Kanadako Uhartedi Artikoa
Kanadako Uhartedi Artikoa edo Kanadako Artxipelago Artikoa[1] (ingelesez Canadian Arctic Archipelago), gehienetan Uhartedi edo Artxipelago Artikoa (ingelesez Arctic Archipelago), Kanadako iparraldean dagoen uhartedia da, Ozeano Artikoan. Ipar Amerikako muturrean kokatzen da, Kanadako Nunavut eta Ipar-mendebaldeko lurraldetan eta bere 36.563 uharteek 1.424.500 km² azalera dute.
Uhartediak mendebaldean Beaufort itsasoa; iparraldean Ozeano Artikoa; ekialdean Groenlandia, Baffin Badia eta Davis itsasartea; eta hegoaldean Hudsoneko badia eta Kanadako kontienentea ditu.
Kanadako Artxipelago Artikoak 94 uharte nagusi ditu, hiru munduko hamar uharte handienen artean tartean, eta 36.469 txikiak.
Eduki-taula |
Uharte nagusiak [aldatu]
Hauexek dira irla nagusiak:
| Izena | Kokapena* | Azalera | Azalera heina | Biztanleria (2001) |
|
|---|---|---|---|---|---|
| Munduan | Kanadan | ||||
| Baffin uhartea | 507.451 | 5 | 1 | 9.563 | |
| Victoria uhartea | 217.291 | 9 | 2 | 1.707 | |
| Ellesmere uhartea | 196.236 | 10 | 3 | 168 | |
| Banks uhartea | 70.028 | 24 | 5 | 114 | |
| Devon uhartea | 55.247 | 27 | 6 | 0 | |
| Axel Heiberg uhartea | 43.178 | 32 | 7 | 0 | |
| Melville uhartea | 42.149 | 33 | 8 | 0 | |
| Southampton uhartea | 41.214 | 34 | 9 | 721 | |
| Galesko Printzearen uhartea | 33.339 | 40 | 10 | 0 | |
| Somerset uhartea | 24.786 | 46 | 12 | 0 | |
| Bathurst uhartea | 16.042 | 54 | 13 | 0 | |
| Patrick printzearen uhartea | 15.848 | 55 | 14 | 0 | |
| William erregearen uhartea | 13.111 | 61 | 15 | 960 | |
| Ellef Ringnes uhartea | 11.295 | 69 | 16 | 0 | |
| Bylot uhartea | 11.067 | 72 | 17 | 0 | |
* NT = Ipar-mendebaldeko lurraldeak, NU = Nunavut
Groenlandiaren ondoren, Uhartedi Artikoa eskualde artikorik handiena da. Klima artikoa da eta eskualdean tundra da nagusi. Ia uharte gehienek ez dute biztanlerik, batzuetan badaude Inuiten herrixkak kostaldeetan.
Uharteen mapa [aldatu]
|
|
| Mapan ez dauden uharteak | ||
|
|