Uhin-luzera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Uhin luzera» orritik birbideratua)
Uhin sinusoidal baten uhin-luzera

Uhin-luzera uhin baten periodikotasun espaziala da, edo beste era batera esanda: uhin batean bibrazio-egoera berean dauden ondoz ondoko bi punturen arteko distantzia minimoa da. Normalean, lambda (λ) hizki grekoarekin izendatzen da.

Erlazioa maiztasunarekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

λ uhin-luzerak ν maiztasunarekiko (denbora jakin batean aurki daitekeen tontor kopurua)alderantzizko proportzionala den erlazioa du. Uhin-luzera uhinaren hedapen-abiadura eta uhinaren maiztasunaren arteko zatiduraren berdina da. Uhin elektromagnetikoen kasuan, hedapen-abiadura hau c argiaren abiadura da. Erlazioa honela adierazten da:

non

λ = uhinaren uhin-luzera den
uhinaren hedapen abiadura den, eta
ν = uhinaren maiztasuna den Hertzetan.

Partikulen uhin-luzera kuantikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Louis de Brogliek aurresan zuen, momentu linealdun partikula orok bere uhin-funtzio kuantikoarekin lotuta dagoen uhin-luzera duela, de Broglieren uhin-luzera deitua:

non

h Plancken konstantea den eta
p objektuaren momentu lineala den.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]