Ukita Hideie

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ukita Hideie.

Ukita Hideie (japonieraz 宇喜多秀家, 1573-1655eko abenduak 7) Japoniako historiako Sengoku aroko Bizen probintzia eta Mimasaka probintziako (gaur egun Okayama prefektura) samurai eta daimyō bat izan zen. Hideie Ukita Naoieren semea izan zen eta Maeda Toshiieren alabarekin ezkondu zen.

Hideiek aktiboki parte hartu zuen Toyotomi Hideyoshik antolatutako Korearen japoniar inbasioetan, eta Bost erregeordeen kontseilua deritzon taldekideetako bat bezala izendatua izan zen, Hideyoshik eratu zuena bera hil ondoren goberna zezaten bere seme Toyotomi Hideyori adin nagusikoa izan eta honek hala gobernuaren ardura hartu ahal izan arte.

Tokugawa Ieyasuk, aipaturiko kontseiluko beste kideetako bat zena, herrialdea gobernatzeagatik borrokatu zuen eta ondorioz herrialdea bi alde handitan banatu zen, Sekigaharako guduan amaituko zena. Gudu honetan Hideieik Ieyasuren aurkaria zen Ishida Mitsunariren alde egin zuen. Tokugawa klana gudu honetan garaile izan ondoren, Hideiek ihes egin zuen eta erbestean egon zen zenbait urtez.

Hideie 1655ean hil zen.