Ukrainera
| Ukrainera украї́нська мо́ва (Ukrayins'ka mova) |
||
|---|---|---|
| Non mintzatzen den: | Ukraina | |
| Eskualdea: | Europako ekialdea | |
| Hiztunak: | 42-47 milioi | |
| Rankina: | 26.a | |
| Hizkuntza familia: | Indoeuroparra Eslaviarra Ukrainera |
|
| Estatus ofiziala | ||
| Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: | ||
| Erakunde araugilea: | Ukrainako Zientzien Akademia Nazionala | |
| Hizkuntza kodeak | ||
| ISO 639-1: | uk | |
| ISO 639-2: | ukr | |
| ISO 639-3: | —
|
|
| Oharra: baliteke orri honek Unicode kodearekin emandako NAF fonetika ikurrak edukitzea. | ||
Ukrainera[1][2] Ukrainan hitz egiten den ipar-mendebaldeko eslaviar hizkuntza da, bertan ofiziala delarik.
40 milioi hiztun baino gehiago ditu.
Eduki-taula |
Historia laburra [aldatu]
Errusiera zaharra bitan banatu zen Erdi-Aroan; ipar-ekialdekoa (Novgorod eta Moskukoa) gaurko errusiera bihurtu zen; hego-mendebalekoa, Polonia eta Lituaniara lotuta, gaurko bi hizkuntzatan bihurtu zen: bielorrusiera eta ukrainera.
Errusiako Inperioaren garaian, ukrainera bigarren hizkuntzarik mintzatuena zen; hala ere, ez zen ofizialki erabilita, baztertuta baizik (errusiar txikia deitzen diote). Bestela, Sobiet Batasunaren lehenengo urteetan, 1921etik 1932ra tolerantziaren politika eta hizkuntzaren hedapenaren aldekoa egon zen. Hortik aurrera eta 1957 arte, hala ere, jazarpena eta errusieraren inposaketa jasan behar izan zuten hiztunek. Nikita Khrustxev ukrainarraren agintaldian, 1960ko hamarkadaren hasieran, berriro ere babesa eduki zuten ukrainerazko hiztunek, bai eta hurrengo urteetan Petro Xelestekin ere. 1980ko hamarkadan, aldiz, Volodimir Stxerbitski atzera errepresiora lerratu zen, Mikhail Gorbatxoven erreformak iritsi bitartean.
Azkenik, 1991tik aurrera eta independentzia lortu ondoren hizkuntzaren ofizialtasuna erdietsi zuten hiritarrek.
Dialektoak [aldatu]
Hiru dialekto nagusiak daude:
- Iparraldekoa, Ukrainako iparraldean, eta Bielorrusia ta Poloniako mugaldeak
- Hegoekialdekoa (hizkuntza ofizialaren iturri nagusia) Errusiako eskuale batzutara zabalduta
- Hegomendebalekoa (batzuek Karpatoetako "rusyn"era hizkuntza proprioa dela uste dute)
Alfabetoa [aldatu]
Ukrainar alfabetoa:
А а Б б В в Г г Ґ ґ Д д Е е Є є Ж ж З з И и І і Ї ї Й й К к Л л М м Н н О о П п Р р С с Т т У у Ф ф Х х Ц ц Ч ч Ш ш Щ щ Ь ь Ю ю Я я
Transkripzio-sistema [aldatu]
Euskaltzaindiak 156. arauan[3] alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema arautua ematen du.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ 38. araua - Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0038.pdf. Noiz kontsultatua: 2011-6-29
- ↑ 53. araua - Munduko estatuetako hizkuntza ofizialak, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0053.pdf. Noiz kontsultatua: 2011-6-29
- ↑ Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema, Euskaltzaindiaren 156. araua.
Kanpo loturak [aldatu]
| Hizkuntza honek bere Wikipedia du. Bisita ezazu. |
- (Euskaraz) Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema, Euskaltzaindiaren 156. araua
- (Ukranieraz)(Ingelesez)Akademiaren webgunea
|
||||||||||||||