Uribarri Ganboako urtegia
|
||||
|---|---|---|---|---|
| [[Irudi:|200px]] | ||||
| Kokalekua | Araba | |||
| Ertzaren luzera | 45 km | |||
| Uharteak | Zuaza eta Orenin | |||
Uribarri Ganboako urtegia edo Zadorrako urtegia Arabako biztanleentzat ez ezik Bizkaikoentzat ere ur horniduraren bide oso garrantzitsua. Izan ere, EAEko handienetakoa dugu: 220 hektometro kubikoko edukiera dauka. Zadorra ibaiak hornitzen du nagusiki.
Halaber, aisialdi gune zabala ere bada. Perimetro osoak 45 kilometro ditu.
Eduki-taula |
[aldatu] Mendixur
Mendixur parke ornitologikoa da, hegaztiak begiratu eta aztertzeko tokia alegia. Urtegiaren hego-ekialdearen muturrean dago kokatuta, Garaioko parkearen ondoan.
Mendixur (Barrundia) herritik gertu dago.
[aldatu] Garaio
Garaio urtegiaren hego-ekialdeko ertzean dagoen parkea da, Zadorra ibaiaren bokalean kokatutakoa eta penintsula sortzen duena.
Matura (Barrundia) da herririk gertuena.
[aldatu] Landa
Landa urtegiaren ipar-mendebaldeko ertzean dagoen parkea da, izen bereko herritik hurbil.
[aldatu] Irlak
Mendebaldean, Zuazako irla dago kokatuta, urtegiko handiena dena. Ekialdean, ordea, Oreningoa dugu.
[aldatu] Inguruko herriak
Arratzu-Ubarrundiako udalerrikoak diren Landa (iparraldeko ertzean) Uribarri Ganboa (mendebaldean) eta Langara Ganboa (hegoaldean) herriek inguratzen dute urtegia.
Bestela, Barrundiako Mendixur eta Matura hego-ekialdean ditugu.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz)(Gaztelaniaz)(Ingelesez)Ulibarri-Ganboako urtegiaz informazio zabala
| Euskal Herriko urtegi eta aintzirak | ||
|---|---|---|
|
Allotz • Aixola • Albina • Añarbe • Arriaran • Artikutza • Barrendiola • Esa • Eugi • Ibai-Eder • Ibiur • Irabia • Itoitz • Lareo • Leurtza |
||