Ulm

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ulm

 Baden-Württemberg
Ulm Donauschwabenufer1.jpg

armarria

Izen ofiziala Ulm
Herrialdea
Estatua
Eskualdea
 Alemania
 Baden-Württemberg
Tübingen
Alkatea Ivo Gönner (SPD)
Koordenatuak 48°24′N 9°59′E / 48.400°N 9.983°E / 48.400; 9.983Koordenatuak: 48°24′N 9°59′E / 48.400°N 9.983°E / 48.400; 9.983
Ulm non dagoen adierazten duen Alemania-ko/-go/-eko mapa
Ulm
Eremua 118,69 km2
Posta kodea 89001-89081
Biztanleria 122.801 bizt.
Dentsitatea 1.034,64 bizt./km²
Sorrera 854
Matrikula UL
http://www.ulm.de

Ulm Alemaniako Baden-Württemberg estatu federaleko hiria da. Mundu mailan ezaguna da bertako katedrala munduko eraikin altuena izan zelako eta Albert Einsteinen jaioterria delako.

Geografia eta Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ulm itsas mailatik 479 metrotako altueran dago, Danubio ibaiaren ertzean. Hiriaren zatirik handiena, alde zaharra barne ibaiaren ezkerraldean zabaltzen da, beste aldean dagoen Neu-Ulm (Ulm berria) Bavaria estatuari dagokio, ibaiak estatu bien arteko muga egiten baitu.

Suabiako Jura mendilerroak inguratzen du Ulm, mendixkarik garaienek 620 metroko garaiera baino ez duten arren eta 100 kilometro hegoaldera eginez Alpeak agertzen dira.

Behelainoaren inperioko hiriburua ezizena du, izan ere Munich eta Friburgorekin batera eguzki ordu gutxien dituen hiria baita. Hala ere aire osasuntsuenetako duen Alemaniako hiria da. Batazbesteko prezipitazioak 745mm-koak dira eta tebnperatura aldiz 8 Â°C-koa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aintzinatik populatua izan da Ulm ingurua. Eggingen eta Lehr auzoetan Neolito goiztiar garaiko herrixkak aurkitu dira, K.a.5000 urte ingurukoak, eta Ulm erdigunean bertan neolito berantiarreko aztarnak ere aurkitu dira.

Ulm, 1493an.

Erdi Aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ulm hiriaren lehenengo aipamena 854ko dokumentu batean aurkitzen da eta 1181ean Frederiko I.a Bizargorriak izendatu zuen Inperio-Hiri. Hasieran Königspfalz eskubidea (errege germaniarren atsedenlekua) zuen hiria, artisau eta merkatal hiri bihurtuz joan zen. 1377an Ulm Minster katedral erraldoia eraikitzen hasi ziren. 1530ko Erreformaren ondoren Ulm protestante bihurtu zen. Ehungintzak garapen handia ekarri zion XV eta XVI mendeetan.

Gainbehera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ameriketarako merkatal bide berrien aurkikuntzak eta Hogeita Hamar Urteko Gerrak hiriaren gainbehera ekarri zuen XVII mendean eta katedralaren eraikuntza gelditu egin zen. 1700rako sarritan inbaditu izan zuten frantsesek eta bavariarrek. Napoleondar Gerretan frantsesak lehenengo eta ondoren austriarrak jabetu ziren hiriaz eta 1803an Inperio-Hiri kategoria galdu eta Bavariaren barnean gelditu zen. 1810an Danubio ibaia Württemberg eta Bavaria arteko muga bihurtzerakoan hiriaren gehiengoa Württemberg Erresuman gelditu zen eta Neu-Ulm auzoa berriz Bavarian.

Pizkunde ekonomikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken mendeetako historia ikusita, XIX mendearen erdialdera hiria gotortu egin zen frantsesen erasoen beldur eta aldi berean industrializazioa iritsi zen Ulmera. Pizkunde ekonomiko honek 1890an katedrala bukatzea ekarri zuen. 161'5 metroko garaiera duen dorrearekin, 1890 eta 1901 artean munduko eraikin altuena izan zen.

1933 eta 1935 artean kontzentrazio-esparru bat izan zen Ulmen, hasierak erregimen berriaren aurka zeudenak preso hartzeko eta 1938tik aurrera juduentzako. Bigarren Mundu Gerran hiria bonbakatua izan zen, bereziki industria gunea eta alde zaharra. 707 Ulmdar hil ziren baina 25.000 pertsonek galdu zuten etxea.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beti izan da merkatal hiria, baina 1850an trenbidea ezartzean industrializazioa iritsi zen. 1967an Ulmeko Unibertsitate famatuak biomedikuntza, zientzia eta ingenieritza inguruko industria modernoa ekarri du Ulmera.

Ingurumena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako Energiaren Saria jaso zuen 2007an, aldaketa klimatikoaren aurka egindako lanengatik. Biomasa lantegiak energia sortzeko, Passivhaus bulego-etxea (energia efizientzia gorena duten etxeak), Alemaniako Eguzki plaka parke handiena dira Saria jasotzeko egindako merituak. Honetaz gain Ulmeko katedralaren energia eskari guztia energia berriztagarriek asetzen dute 2008tik aurrera.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rathaus, udaletxea
  • Ulmeko katedrala (Ulm Münster): XIV eta XIX mendeen artean eraikitako eliza protestantea, 1890 eta 1901 artean munduko eraikin altuena izan zena.
  • Udaletxea (Rathaus): XIV mendeko eraikina, pizkundeko fatxadan 1520ko erloju astrologikoa duena.

Ulmdar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ulmdarrik ezagunena, dudarik gabe, Albert Einstein fisikaria da.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ulm Aldatu lotura Wikidatan