Ulster American Folk Park

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ulster American Folk Park
Weaver's Cottage, Ulster American Folk-park - geograph.org.uk - 543462.jpg
Ulster American Folk Park
Udalerria Omagh
Herrialdea  Ipar Irlanda
Lurraldea Tyroneko konderria
Koordenatuak 54.659°N 7.334°W / 54.659°N 7.334°W / 54.659; -7.334Koordenatuak: 54.659°N 7.334°W / 54.659°N 7.334°W / 54.659; -7.334
Ulster American Folk Park non dagoen adierazten duen Ipar Irlanda-ko/-go/-eko mapa
Ulster American Folk Park
www.nmni.com

Ulster American Folk Park Omagh ondoko Castletown herrian dagoen Ipar Irlandako aire libreko museoa da. Parkeak Ulster eta Ipar Amerika arteko loturak erakusten ditu XVIII eta XIX mendeetako emigranteen bizimoduaren bidez. Ipar Irlandako hiru museo nazionaletako bat da.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

30 eraikin ditu eta bolondresek garai hartako bizimodua antzezten dute. Ulster zein Estatu Batuetako jaiak ospatzen dituzte eta kultur ekintza ugari ere izaten da. Bi zatitan banatzen da, Mundu zaharra eta Mundu berria, eta bien artean kaia eta Brig Union emigranteen itsasontziaren maketa daude.

  • Mundu zaharra: Benetako etxeek osatzen dute, besteak beste inprenta, banketxea, polizia etxea, eskola eta bi eliza daude. Auzoaren erdian Thomas Mellonen jaiotetxea dago, hau izan zen lehenengo irlandar-amerikar bankaria.
  • Mundu berria: Amerikako kale bat islatzen du, burdin ola bat, Virginia General Store biltegia, baina bereziki Ameriketatik ekarritako hainbat eraikin; Fulton Stone House, Appalachian Log House eta Francis Roganen Plantation Brick House.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]