Ulstergo zikloa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sakontzeko, irakurri: Irlandar mitologia
Ulstergo Zikloaren topikoak
Ulster-go pertsonaiak

Amergin Athirne Blaí Briugu Briccriu Cairbre Cuanach Cathbad Celtchar Cethern mac Fintain Conall Cernach Conchobar mac Nessa Condere mac Echach Cruinniuc Cúchulainn Culann Cúscraid Dáire mac Fiachna Deichtine Deirdre Éogan mac Durthacht Fedlimid mac Daill Fergus mac Leti Folloman mac Conchobair Furbaide Ferbend Láeg Lóegaire Búadach Mugain Naoise Ness Sencha mac Ailella Sualtam Usnech

Connacht-eko pertsonaiak

Ailill mac Máta Bélchú Cet mac Mágach Ferdiad Findabair Fráech Maine Medb Nera

Ulstergo atzerriratuak

Cormac Cond Longas Dubthach Dóeltenga Fergus mac Róich Fiachu mac Fir Febhe

Beste pertsonai batzuk

Achall Aífe Cairbre Nia Fer Connla Cú Roí Emer Fand Fedelm Noíchrothach Flidais Friuch Garb mac Stairn Goll mac Carbada Lug Lugaid mac Con Roí Lugaid Riab nDerg Macha Mesgegra Mórrígan Nechtan Scéne Scáthach Uathach

Armak

Caladbolg Gae Bulg

Lekuak

Emain Macha Cruachan Newgrange Red Branch Tara

Animaliak

Donn Cuailnge Finnbhennach

Testuak

Mesca Ulad Táin Bó Cúailnge


Culain-go Cúchulainn eta Láeg bere guda gurdian borrokatzen ari delarik. Ulstergo zikloaren heroi nagusia da

Ulstergo Zikloa, aldez aurretik Adar Gorriaren Zikloa bezala ezagutzen zen, Ulaid-en heroien inguruko prosaz eta bertsoz idatzitako idazki sail bat da. Ulaid hauek, gaur egungo Irlandako Ulster probintziako aintzineko biztanleak ziren. Ulstergo Ziklo hau irlandar mitologiako lau ziklo handietako bat da; besteak Fenian zikloa, Ziklo mitologikoa eta Ziklo historikoa dira.

Ziklo honek, ustez jesukristoren garaikide izan zen Ulstergo Erresumaren hiztoria azaltzen digu. Erresuma honen erregea Conchobar mac Nessa zen. Bere agintearen egoitza Emain Macha hiriburuan zegoen (gaur egungo Navan Fort, Armaghetik gertu), eta Connacht-eko Maedb erregina eta errege Ailill mac Máta-ren gotorleku etsaia zen. Fergus mac Róich, Ulstergo aurreko erregea izandakoa ere Connacht-eko erregeen aliatua zen eta Conchobar mac Nessa-ren etsai. Ulstergo Zikloaren heroi nagusia Conchobar-ren hiloba zen, Cúchulainn gerlari gaztea.

Ulstergo Zikloan deskribatzen den gizartea kristautasuna iritsi aurretik zegoen Burdin Arokoa zen (nahiz eta berau idatzita jarri zuten erdi aroko iskribauen ikuspuntutik ikusita izan) eta europar zeltiar gizartearekin parekotasun ugari ditu, autore klasikoek aipatzen duten moduan. Gerlariak gurdietatik borrokatzen dira, sari bezala beren aurkarien buruak hartzen dituzte, beren lehentasunarengatik jaietan lehiatzen dira, druiden aholkuak jasotzen dituzte eta ibaien pasabideetan aurrez-aurre borrokatzen dira. Olerkariei borete eta pribilejio handiak ezartzen zaizkie eta aberatasuna bakoitzak duen ganaduaren bidez neurtzen da. Azken ezaugarri hau Euskal mitologiaren ezaugarriarekin parekidea da: Aberatsa=Abere asko dituena.

Zikloa laurogei kontakizunek osatzen dute, hauen ardatza Táin Bó Cúailnge edo Cooley-ko Ganaduaren Lapurreta" da. Honetan, Connacht-eko Maedb erreginak, gudaloste erraldoi baten buru jartzen da, Cooley-ko Zezen Nabarra lapurtzeko asmoz Ulster-go Erresuma inbaditzen du eta Cúchulainn-en aurkakotasunarekin aurkituko da aurrez-aurre.


Connacht-eko Maeb erregina eta druida bat


Ikus, gainera [aldatu]