Ulugh Beg

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Muḥammad Ṭaraghāy ibn Shāhruj ibn Tīmūr, Ulugh Beg bezala ezaguna (1393/1394-1449ko urriak 27) timuridoen dinastiako gobernari bat izan zen, jarraian Transoxiana eta Turkestango gobernaria, erregeordea (1447-1449) eta sultana. Astronomo eta matematikari bezala ere nabarmendu zen.

Bere izena Uluğ Bey, Ulugh Bek, edo, batzuetan, Ulug Bek bezala ere agertzen da, Printze Handia bezala itzul daitekeen ohorezko titulua.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tamerlan (1336-1405) konkistatzailearen biloba eta Shahrujen seme nagusia izan zen, Transoxianako (garai hartan Pertsia, gaur egun Uzbekistan) mongoliar tribuen kide izan zirenak. Bere ama Gauhar Shad pertsiar printzesa zen, eta, jatorri honekin, Ulugh Beg oso ziuraski Irango Sultaniyya hirian jaio zela esan daiteke.

Haur bezala ekialde ertain eta Indiako kulturekin kontaktu asko izan zuen, batez ere herrialde hauetan bere aitonaren lurralde hedapenen ondorioz. Bere aitona Tamerlan eta bere aita Shahruj boterera iritsi ondoren, bera Samarkandan ezarri zen, hiriburu bihurtua izan zena. Ondoren, Shahrujek hiriburutza Heratera (gaur egungo Afganistanen) pasa zuen. 16 urterekin Ulugh Begek Samarkandako gobernari kargua jaso zuen, bertan hil arte bizi izan zelarik.

Bere bizitzan zehar interes handia izan zuen astronomiagatik, eta 1428an Gurjani Zij izeneko behatoki astronomiko handi bat eraiki zuen, Tycho Braheren Uraniborgaren oso antzekoa. Behatokian zehaztasuneko neurketak egiteko tresna handiak jarri zituen. Hala, 36 metroko erradioko eta 180 arku segunduko banaketa optikozko sextanteak (fajri) jarri zituen. Eguzki erloju erraldoiak eraiki zituen.

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ulugh Beg errusiar posta zigilu batean irudikatua, A.Stariloven diseinua.

Ulughen lana astronomian zentratzen da, eta 1437an urte sidereoaren iraupena 365.2570370...d = 365e 6o 10m 8s (+58sko akatsarekin) egunetan ezarri zuela esan daiteke. Bere neurketetan ia 50 metroko altuera zuen gnomon bat erabili zuen. Balio hau handik zenbait urtetara (1525ean) hobetu zuen Nikolas Kopernikok (1473-1543), soilik 28 segunduko diferentzian Thabit ibn Qurra (826-901) astronomoaren balioak erabiliz.

Ulugh Beg ez zen soilik astronomian nabarmendu, baizik eta baita matematiketan ere, trigonometria eta geometrian muga berriak irekiz.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sédillot, L. P. E. A. (1839). Tables astronomiques d’Oloug Beg, commentees et publiees avec le texte en regard, Tome I, 1 fascicule, Paris.
  • — (1847). Prolegomenes des Tables astronomiques d’Oloug Beg, publiees avec Notes et Variantes, et precedes d’une Introduction. Paris: F. Didot.
  • — (1853). Prolegomenes des Tables astronomiques d’Oloug Beg, traduction et commentaire. Paris.
  • Beaupertuis-Bressand, Frédérique (1995) “Le Prince Savant annexe les étoiles” en Vincent Fourniau (dir. y ed.) Samarcande 1400-1500, La cité-oasis de Tamerlan : cœur d'un Empire et d'une Renaissance. Paris: Éditions Autrement. ISBN 2-86260-518-2.
  • Gautier, Antoine (2005). “L'âge d'or de l'astronomie ottomane”. L'Astronomie 119, diciembre 2005.
  • — (2008). “L'observatoire du prince Ulugh Beg”. L'Astronomie 122, octubre 2008.
  • Bartol'd, Vasily Vladimirovich (1958). Four Studies on the History of Central Asia. Vol. 2, “Ulugh‐Beg”. Trad. del ruso por Vladimir Minorsky y T. Minorsky. Leiden: E. J. Brill.
  • Kary-Niiazov, Tashmujammed Niiazovich (1950). Астрономическаыа школа Улугбека (La escuela astronómica de Ulugh Beg). Moscú: Izd-vo Akademii nauk SSSR, en ruso. Segunda edición ampliada en Kary-Niiazov (1967), Избранные труды (Obras selectas), Vol. 6. Tashkent: FAN.
  • van Danel, Benno (2007). “Ulugh Beg: Muḥammad Ṭaraghāy ibn Shāhrukh ibn Tīmūr” en Thomas Hockey et al. (eds.). The Biographical Encyclopedia of Astronomers, Springer Reference. New York: Springer, 2007, pp. 1157-1159

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Ulugh Beg