Umberto Boccioni

Wikipedia, Entziklopedia askea
Umberto Boccioni: Autoritratto.

Umberto Boccioni (Reggio Calabria, Italia, 1882ko urriaren 19a - Verona, Italia, 1916ko abuztuaren 17a) italiar margolari eta eskultorea izan zen.

Arte futuristaren lehen teorialaria izan zen.

Biografia

Erroman izan zen 1898tik 1902ra, eta teknika berriak ikasi zituen han. 1902tik aurrera Parisen egon zen, eta 1908an Milanen hartu zuen bizilekua. Urte hartan bertan Marinetti ezagutu zuen; Manifesto dei pittori futuristi (1910, Margolari futuristen agiria) izenpetu zuenetakoa izan zen, eta orobat Margolari futuristen agiri teknikoaren erredaktore nagusia (1912). Lehen aldi hartan, Boccionik hurbiletik aztertu zituen Sezesioko mugimendu surrealista eta Munchen espresionismoa. Dinamismoa, objektuaren barneko indar gisa, eta aldiberekotasuna, oroitzen denaren eta ikusten denaren arteko sintesi gisa, hartu zituen Boccionik oinarri, eta kontzeptu horietatik sortu zen, hain zuzen ere, futurismoak osagai plastikoaren eta kromatikoaren arteko sintesia bilatzeko zuen joera.

Kubistengandik zenbait teknika hartu zituen (planoak planoekin ebakiz eta berriro elkartuz lortzen zuen gauzakiak deskonposatzea, batez ere), baina arte-mota horren alde estatikoak eta intelektualak ez zituen onartu; zibilizazio modernoaren dinamismoa adierazi eta mugimendua iradoki nahi zituen berak.

Haren zenbait lan: Forme uniche della continuità nello spazio (1913); Gora doan hiria; Materia; Forze di una strada (1911, Kalearen indarra); Futbol-jokalari baten dinamismoa; Botila baten garapena espazioan.

Eskultura lantzen 1911. urtean hasi zen, eta ondorengo urteetan hainbat obra egin zuen, teorikoak zein artistikoak, futurismoaren ildoari jarraituz bete-betean.

Gerra inguruko urteetan, dena dela, mugimendu futuristako gainerako margolariek bezala, bazter utzi zuen futurismoa. Gerra aurreko urteak izan zituen hortaz, emankorrenak.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Umberto Boccioni Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak