Umberto Nobile

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Umberto Nobile

Umberto Nobile (Lauro, 1885 - Erroma, 1978) italiar esploratzaile, hegazkin-gidari eta militarra izan zen. 1926an Norge izeneko zepelinean Iparburuaren gainean hegan ibili zen lehenengo espedizioko kide izan zen, Amundsenekin eta Ellsworthekin batera. 1928an Iparburura abiatu zen berriro ere Italia zepelinean, baina Svalbard uhartean erori, eta Sobietar Batasuneko itsasontzi batek salbatu zuen. 1930ean zepelina galdu izanaren erantzukizuna egotzi zioten, eta armada uztera behartu zuten. 1932tik 1936ra Sobietar Batasunean lan egin zuen aeronautikan aditu gisa. Gero Estatu Batuetan egon zen aldi batez; Italiara itzuli zen, eta 1947an legebiltzarkide hautatu zuten. Posso dire la verità (Egia esan dezaket) liburua idatzi zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Umberto Nobile Aldatu lotura Wikidatan