Un día normal

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Un día normal Juanes kolonbiar musikari eta kantagilearen bigarren bilduma da, 2002an argitaratu zena. Bilduma honen 5 milioi kopia saldu dira.

Abestiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. A Dios le pido
  2. Es por ti
  3. Un día normal
  4. La paga
  5. La única
  6. Luna
  7. Un día lejano
  8. Mala gente
  9. Fotografía (Nelly Furtadorekin bikotean)
  10. Desde que despierto
  11. La historia de Juan
  12. La noche

A dios le pido[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2002ko apirilean, Un día normal bildumaren lehen singlea AEB eta Latinoamerika guztiko irrati estazioetara bidalia da. A Dios le pido izenburukoa, abestia Jainkoak gure familiak, etorkizuneko seme-alabak eta hurbileneko pertsonak bedeinka eta babes ditzala eskatzen duen otoitz alai bat da. Abestia laster bihurtzen da bakearentzako ereserkia Latinoamerika guztian, lehen postura iritsiz hiru kontinenteren artean banatutako hamabi herrialdetan. A Dios le pido 47 astez jarraian egon zen Billboardeko Hot Latin Tracks zerrendan (gehienak 5. postuan). Kolonbian, abestia lau hilabete baino gehiagoan egon zen lehen postuan. Egundaino, bilduma honen 5 milioi kopia baino gehiago saldu dira mundu osoan.

"intentsitate goibeleko bake otoitz bat" (New York Times)

"gerran murgildutako nazio batentzako hatsa" (Associated Press)

"urteko singlerik hoberena" (Chicago Sun Times)

"berehalako klasiko bat" (L. A. New Times)

"sakratua eta sexia, bizitzarako eskari bat, inporta zaizkigunei Maite Zaitut esateko bizitza minutu bat gehiago izateko eskaria" (Chicago Tribune)


Aurrekoa
Fíjate Bien
Juanesen bildumak
2002
Ondorengoa
Mi sangre