Unai Gaztelumendi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Unai Gaztelumendi

Bizitza
JaiotzaAñorga, 1988 (35/36 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria, diseinatzaile grafikoa eta marrazkilaria
Jasotako sariak

Unai Gaztelumendi Arandia (Añorga, Gipuzkoa, 1988) bertsolaria eta marrazkilaria da, Beñat Gaztelumendiren anaia. Hainbat bertso-eskolatan ibilia, baita irakasle gisa ere.

Bertsolari[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Unai eta Beñat Gaztelumendi anaiak

Unai eta Beñat Gaztelumendi elkarren artean 13 hilabeteko tartea duten anaiak dira. 18 urte bete arte dena egiten zuten elkarrekin, baina adin horretatik aurrera bakoitza bere bidea urratzen hasi zen.[1] Bertso-eskoletan elkarrekin aritu ziren: Igeldon hasi ziren, Antiguako Luberrin, gero Hernaniko bertso eskolara, Bilboko SantutxunAñorgan ere sortu zuten eskola. Anaia bien bideak 2021ean berriz elkartu ziren Bidea da borroka komikia egiteko.[2]

Gazte gaztetatik txapelketa eta sariketa ugaritan parte hartu duena, besteak beste: Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (2007, 2011 eta 2015), Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (2005). Gazte sariketa askotan kantatua. Plazatik Gaztetxera, Hernandorena eta Mikel Laboa sariketetan irabazle. 2005ean Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa irabazi zuen.

Marrazkilaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Unai Bilbora joan zen Arte Ederrak ikastera, baina karrera hori amaitu gabe utzi, eta Diseinu Grafikoa ikasi ondotik lanean hasi zen. Hiru Damatxo Ideia Faktoriako lan egiten du, eta marrazkilari gisa ere. Txikitatik du gustuko bertsolaritza, eta adin paretsutik maite izan du marrazkigintza ere: marraztu, komikiak irakurri, marrazkiak kopiatu… Bere lehen lan esanguratsua Jakoba Errekondoren Altza Porru liburuan egin zuen, marrazkilari askoren artean osatu zuten obran. Gure Esku-rentzat ere egin ditu ilustrazioak, eta hainbat tokitan kolaboratzen du:Gaztezulo,[3] Gaur8,[4] Berria,[5] Argia[2]

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tripontzia: burujabetzara bidean komiki digitala sortu zuen Gure Esku-rentzat. Ane Labakak eta Nerea Ibarzabalek idatzi zituzten testuak, eta Unai Gaztelumendik egin zituen marrazkiak.[6]

Bidea da borroka komikia

2021. urtean, Beñat anaiarekin batera, Bertsolari aldizkarian Bidea da borroka komikia plazaratu zuen, bere lehen lan luzea.[7][8]

2021. urtean, Unai anaiarekin batera, Bertsolari aldizkarian Bidea da borroka komikia plazaratu zuen.[7] Komikiak Beñat eta Unairen belaunaldiaren deskribapen bat erakusten du, eta azaltzen du gazte horiek mundua nola ikusten duten. Anaien artean argitu zuten komikiaren nondik nora hasieran, eta gero Beñatena izan zen gidoia eta Unairena marrazkia. Bertsolari aldizkariko 124. zenbakian argitaratu zuten, monografiko gisa 2021eko neguan.[9][10]

Komikia sortzeko erreferentzia handia hartu zuten Zerocalcareren komikietatik. Eguneroko harremana kontatzen du, eguneroko liskar txikiak. Gainera Zerocalcareren marrazkien estilo bat-batekoa ere erabili zuen Unaik. Liburuan ea dena egin zuen lehenengo trazuan. "Inperfekzioz" jositako komikia da, baina horrek, era berean, nortasuna ematen dio.[11]

Bestalde gaztelumenditarrek beren artean askotan komentatuta zuten txapelketek zenbaterainoko fokoa hartzen duten, ze arreta bereganatzen duten, eta nola beste plaza, saio edo bertsolari izateko moduak itzalean geratzen diren.

Karikaturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Unaik egindako karikaturak oso arrakastatsuak izaten dira sare sozialetan. Besteak beste hauek:

Bidea da borroka komikiaren 96. eta 97. orrialdeetan azaltzen da talde-irudi hori. Gaztezulon,[3], Gaur8n[4] eta beste nonbait argitaratutako 20 karikatura biltzen dira hor, denak batera.[2][8]

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. gaztezulo. «PEKATU ARINA, NORBERAK EGINA» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2022-02-20).
  2. a b c «Bidea da borroka» ZUZEU 2021-09-13 (Noiz kontsultatua: 2022-02-19).
  3. a b Gaztelumendi, Unai. «Gaztezulo aldizkarian "Unai Gaztelumendi" bilaketaren emaitza, idazle eta albiste-gai. 30tik gora albiste, 20tik gora karikatura» Gaztezulo (Gaztezulo) (Noiz kontsultatua: 2022-02-20).
  4. a b «naiz: beñat gaztelumendi - 1» www.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-20).
  5. Gaztelumendi, Benat. «Benat Gaztelumendi» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-02-20).
  6. Alzuru, Jone Bastida. ««Hitzetatik ekintzetara pasatu gara komikian»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-02-20).
  7. a b «"Bidea da borroka" komikia: Bertsolaritza abiapuntu, denok jartzen gaitu ispilu aurrean» Slump doktorearen zaintiratua 2021-11-23 (Noiz kontsultatua: 2021-11-23).
  8. a b Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Bidea da borroka - Liburutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-20).
  9. Embarek Irizar, Beñat Hach; Beireuther, Conny. (2021-09-13). «Bidea da borroka» ZUZEU (Noiz kontsultatua: 2022-02-20).
  10. Ugarte Irizar, Itziar. (2021-11-22). «'Bidea da borroka' komikia eman dute Gaztelumendi anaiek» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-02-20).
  11. Embarek Irizar, Beñat Hach; Beireuther, Conny. (2021-09-13). «Bidea da borroka» ZUZEU (Noiz kontsultatua: 2022-02-20).
  12. SL, TAI GABE DIGITALA. (2022-02-02). «Pello Zabala idazle, eguraldian aditu eta fraide frantziskotarra zendu da, 78 urterekin» naiz: (Noiz kontsultatua: 2022-02-20).
  13. Gaztelumendi, Unai; Gaztelumendi, Beñat. (2019). «ARIAN-ARIAN XEHATZEN DA BURDINA» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2022-02-20).
  14. Gaztelumendi, Unai eta Beñat. «IZENA DUENA BADA (altzoko handiaren karikatura)» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2022-02-20).
  15. Gaztelumendi, Unai eta Beñat. (2017). «Aurreak erakusten du atzeak nola kantatu. (Jon Azpillagaren karikatura)» Gaztezulo (Gaztezulo) (Noiz kontsultatua: 2022-02-20).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]