Unai Elorriaga
Wikipedia(e)tik
- Artikulu hau idazleari buruzkoa da; txirrindularia gaitzat duena beste hau da: Unai Elorriaga (txirrindularia)
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Unai Elorriaga López de Letona | |
| Jaio | 1973ko otsailaren 14a | |
| Bilbo (Bizkaia) | ||
Unai Elorriaga López de Letona (Bilbo, 1973ko otsailaren 14a) euskal idazlea eta itzultzailea da.
Bilbon jaio zen arren, txikitatik Algortan (Getxo, Bizkaia) bizi da. Euskal Filologian lizentziatua. Lau eleberri kaleratu ditu gaur arte, eta lehenengoarekin berarekin arrakasta eta ospea lortu zituen, 27 urte besterik ez zuela.
Eduki-taula |
[aldatu] Bibliografia
[aldatu] Eleberriak
- SPrako tranbia. Elkar, 2001. Obra horrekin Espainiako Narratiba Sari Nazionala irabazi zuen. Saria lortu duen bigarren euskal idazlea da; Bernardo Atxaga izan zen lehenengoa. Eleberria 2008an zinemaratu zuten, Un poco de chocolate filmarekin.
- "Van't Hoffen ilea". Elkar, 2003. Igartza Sariaren irabazlea.
- "Vredaman". Elkar, 2005.
- "Londres kartoizkoa da". Elkar, 2009.
[aldatu] Beste batzuk
- "Nogueira doktorearen laborategia". Agustin Fernandez Pazen liburuaren itzulpena. Elkar, 2000.
- "Etorkizunik ez". Aleixandre Marilarren lanaren itzulpena. Elkar, 2001.
- "Literatur ideia batzuk". Saiakera. Labayru, 2001.
- Idatzieistezu baladatxu bet.
- Inurriak pasteletan.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.