Miguel de Unamuno
Wikipedia(e)tik
Miguel de Unamuno (Bilbo, Bizkaia, 1864ko irailaren 29a - Salamanca, 1936ko abenduaren 31) idazle eta filosofoa izan zen, Euskal Herri eta Espainiako Aro Garaikidean inoiz egondako nagusienetakoa.
Salamancako Unibertsitateko errektore izendatu zuten 1901ean.
Eduki-taula |
[aldatu] Biografia
Madrilen egin zituen Filosofia eta Letren ikasketak. 1888an Bizkaiko Foru Aldundiak Bilbon sortu zuen euskal katedra eta hori hartzeko asmoz, aurkeztu ziren hiru hautagaien artean, Unamuno bera aurkeztu zen,nahiz eta artean erdalduna zen, Sabino Arana eta Resurreccion Maria Azkueziren beste bi hautagaiak. Hondarrean, azkeneko honek lortu zuen katedra.
1901ean, "Euskal Lore Jokoak" izeneko kultur ekitaldiaren barruan, Unamunok hautsak harrotu zituen hitzaldi ezaguna eman zuen, non euskararen hileta duinaren alde egin baitzuen: “El vascuence no puede acomodarse a la vida moderna (...) Bilbao hablando vascuence es un contrasentido (...) El vascuence se extingue (...) Enterrémosle santamente”.
Literaturaren arloan, 98ko Belaunaldia izeneko idazleen taldean partaidea izan zen. Haren obra oparoa izan zen, batez ere nobelagintzan, eta liburu guztien artean Niebla(lainoa) da azpimarragarriena egile askoren ustez. Gaztelaniaz idatzi zituen bere lan guztiak.
[aldatu] Bibliografia
[aldatu] Nobelak
- "Paz en la guerra" (1895).
- "Amor y pedagogía" (1902).
- "Niebla" (1914).
- "El espejo de la muerte" (1913).
- "Abel Sánchez" (1917). Euskaratua: "Abel Sánchez". Aintzane Atela eta Miren Arratibel. Ibaizabal, 1992.
- "Tulio Montalbán" (1920).
- "Tres novelas ejemplares y un prólogo" (1920).
- "La tía Tula" (1921).
- "Cómo se hace una novela" (1927).
- "San Manuel Bueno, mártir" (1930).
- "Don Sandalio, jugador de ajedrez" (1930).
[aldatu] Poemak
- "Poesías" (1907).
- "Rosario de sonetos líricos" (1911).
- "El Cristo de Velázquez" (1920).
- "Andanzas y visiones españolas" (1922).
- "Rimas de dentro" (1923).
- "Teresa. Rimas de un poeta desconocido" (1924).
- "De Fuerteventura a París" (1925).
- "Romancero del destierro" (1928).
- "Cancionero" (1953).
[aldatu] Antzerkia
- "La esfinge" (1898).
- "La verdad" (1899).
- "El otro" (1932).
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
[aldatu] Erreferentziak
- "El Libro Negro del Euskara" Joan Mari Torrealdai. Ttarttalo, 1998.
- "Unamuno", biografia. Iñaki Soto eta Mikel Soto. Elkar, 2006.

