Unión Liberal

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Unión Liberal moderantismoaren sektore progresistenak eta progresismoaren sektore kontserbadoreenak bildu zituen alderdi zentrista zen. Moderatu eta progresisten arteko sentesiaren eredua izan zen, eta 1858tik (O'Donnellek fundatu zuenetik) 1863ra izan zen gobernuan O'Donnell buru zuelarik. Goi mailako burgesiako sektoreak eta funtzionarioek osatzen zuten eta esparru politikoan kontserbadoreak ziren bitartean, ekonomikoan progresistak ziren.

Ezagunak izan ziren partaide ezberdinen artean honakoak aurki ditzakegu: Francisco Serrano Domínguez, Juan Manuel de Manzanedo, Juan Prim, Manuel Silvela eta Antonio Cánovas del Castillo. Hauen jatorria oso ezberdina zen: nobleak, abokatuak, enpresa gizonak, merkatariak, banku jabeak, militarrak eta funtzionarioak. Iritzi publikoaren kontrola mantendu ahal izateko El Diario Español, Correspondencia de España eta La Época egunkariak babesten zituzten.