Unibertsal

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Metafisikan, unibertsalak gauza partikularrek partekatzen dituzten ezaugarri, erlazio eta modalitateak dira. Horrela, "ibai" unibertsalak "Urumea", "Oria" eta "Nilo" partikularrak biltzen ditu bere baitan, partikular horiek partekatzen dituzten ezaugarriak (lur azaleko ur-korronte bat izatea. alegia) partekatuz. Unibertsalei buruzko hausnarketak Platon eta Aristotelesekin abiarazi eta Erdi Aroan hartu zuen garrantzi nabarmena, unibertsalak benetan existitu (realismoa), edo unibertsalak existitzen direla ukatu behar diren (nominalismoa) eztabaidatuz.