Unicast

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sare aplikazioetan, Unicast helbideratze mota igorle bakar batek hartzaile bakar bati mezuak bidaltzeko metodoa da.

Helbideratze metodoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Helbideratze motak

anycast

broadcast

multicast

unicast

geocast

Lau helbideratze metodo aitortzen ditu Internet Protokoloak eta beste sare helbideratze sistemek:

  • Unicast helbideratze motak "1-1" asoziazioa erabiltzen du igorle eta helburuaren artean: igorle bakar batek hartzaile bakar bat identifikatzen du.
  • Multicast helbideratze motak "1-N" asoziazioa erabiltzen du igorle eta helburuen artean: igorle bakar batek, identifikaturiko N erabiltzaileri bidaltzen dio informazioa.
  • Broadcast helbideratze motak, "1-N" asoziazioa erabiltzen du: igorle bakar batek, N erabiltzaileri bidaltzen dio informazioa, baina N horiek, berriz ere beste N erabiltzaileri bidaliko dizkiote informazioa.
  • Anycast helbideratze motak, "1-1" asoziazioa erabiltzen du, baina hartzailearen identifikazioa bakarra den arren, identifikazio horren atzean hartzaile talde bat egongo da.

Xehetasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun Interneten gehien erabiltzen den helbideratze mota da. Sarean helbide bakar eta esklusibo batez indentifikaturik dagoenari mezu bat bidaltzeko metodoa da.[1] Adibidez, bidaltzaile batek 2 pertsona desberdini mezu bat bidali nahi baldin badio, 2 mezu bidali beharko ditu, bat bakoitzari, helbide bakarra izango baitute. Gerta daiteke, fisikoki ordenagailu bakarra izatea, eta honek bi unicast helbide izatea, bakoitza zeregin ezberdin baterako erabiltzen duelarik. Unicast, Streaming eta zuzeneko emanaldietarako erabiltzen da gehien bat.

Ikusi ere[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferntzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo Loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]