United Fruit Company

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

United Fruit Company (UFC) (1899-1970) fruta tropikalen (batez ere banana eta ananak) ekoizpenean eta salerosketan nabarmendu zen Amerikako Estatu Batuetako multinazional bat da. Erdialdeko Amerikan eta Karibean sail handiak zituen, eta han ezaguna zen Mamá Yunay izenaz (mamá izenak «ama» esan nahi du gaztelaniaz, eta Yunay, berriz, United hitzaren gaztelaniazko ahoskeratik dator).

Botere izugarria zuen Erdialdeko Amerikako herrialdeetan. Izan ere, Ameriketako Estatu Batuetako gobernuaren laguntzarekin, sistema demokratikoak kentzea eta diktadura zapaltzaileak ezartzea bultzatzen zuen aurka egiten zioten herrialdeetan. Erregimen haiek banana errepublika izenaz izan dira ezagunak.

Legez kanpoko hainbat ekintza egin ditu bere historian zehar, adibidez 1928an Kolonbian: lan baldintza hobeak eskatzen zituzten nekazarien protesten aurrean, konpainiak bertako agintariek manifestazioa tiroka zapaldu zezaten lortu zuen, eta manifestari asko hil zituzten.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: United Fruit Company Aldatu lotura Wikidatan