Unix

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Unix
Garatzailea
Informazio orokorra
Unix
Sistema eragilea
Lizentzia anitz
Ez

Unix edo UNIX 1960. eta 1970. hamarkadetan AT&Tko Bell laborategien langile talde batek garatutako ordenagailuentzako sistema eragilea. Garatzaileen artean Ken Thompson, Dennis Ritchie eta Douglas McIlroy zeuden. Gaur egungo Unix sistemak zenbait adarretan banatuta daude, AT&T, beste hainbat saltzaile eta irabazi-asmorik gabeko erakundeek garatutakoa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sistema eragile honen arrakasta guztiz ezuztekoa izan zen informatikaren munduan (informatikaren historian zehar garrantsitusuenetaren artean, alegia), batez ere bere lehen implementazioaren ostean. 1960. hamarkadan MIT (Masatsussettseko instuto teknologian) MULTICS (Multiplexed Information and Computing System) sistema garatzen hasi ziren.


Ken Thomson eta Dennis Ritchie, MULTICSen moteltasuna ikusirik, proiektua berridatzi zuten ensambladore lengoaian DEC PDP-7 ordenagailuarentzako. Bi programatzaileak, beste proiektu bat burutu zuten fitxategi sitema multitarea egiteko. Jadanik garatuta zegoneari, komando interpretea eta programa multzo bat gehitu zioten eta UNICS (Uniplexed Information and Computing System) sistema sortu zuten, bere izena, sistema bakarrik bi erabiltzaileentzako garatuta izanagatik dator (Andre Tanenbaumen ustez, bakarrik bat da [1]).

Orain arte, proiektua ez zuen inolako finantzaketarik, baina proiektua PDP-7 makina handiago batera egokitu zutenean, Bell laborategiak behar zuen PDP-11/20 makinari testu prozesatzailea gehitu zioten, AT&Tenpresaren helburua lortuz (testu prozesatzailea eta runoff testua formateatzeko tresnak garatzenean makina horrentzako), momentu honetatik aurrera, enpresaren laguntza jaso zuen, eta runoff programa garatu zuten troff sortuz. 1971ko Azaroak 3an argitaratu zen lehen Unix Programmer´s Manual.

1973.urtean, UNIX sistema berridatzi zen C programazio lengoaian, aldaketa honek sistema osoa beste arkitekturentzako migrazioa, aldaketa txikietara murriztu zuen. Lengoai berriak, programazio kodea txikitu zuen, garapen denbora asko murriztuz makina lengoaiaren aldean.

AT&T enpresak Konpania eta Unibertsitateen eskura jarri zuen sistema, lizentzien bidez. Lizentzia hauetako bat, Kalifoniako unibertsitateko konputazio departamentura egiletsi zitzaion, eta bere sistema propioa garatu zuten: BSD (Berkley Software Distribution), geroago, UNIX sistemen aurkari zuzena software munduan.

1975. urtean, AT&T, dibisio berria sortu zuen: Unix System Laboratories, sistema berriaren ustiapen komertziala hasteko, eta urte beran 4., 5. eta 6. bertsioak kaleratu ziren. Bertsio berri honetan, UNIX sistemen ezaugarri garrantzitsuenetakoa agertu zen: pipe edo tutuak agertu ziren, sistemaren modularizazioa bultzatuz eta garapena arindu zituen sistema berri honek. 1978. urtean 600 makina inguru UNIX erabiltzen zuten sistema eragile gisa.

1979. urtean argitaratu zen UNIX sistemaren 7. bertsioa, distribuzio handiko azken UNIX sistema, alegia. Hemendik aurrera, 8. 9. eta 10. bertsiak garatu ziren 80ko hamarkadan, baina bere zabalkuntza bakarrik zenbait unibertsitatera murriztu zen, hala eta guztiz ere, sistema berrietan egindako ikerkuntza zabaltzen jarraitu zuten.

Sistema berri hauetako ikerkuntzarekin, Plan 9 sistema garatu zuten, sistema banatu berria, UNIX sistemaren ondorengoa izateko sortua. Hala eta guztiz ere, sistema berri honek bakarrik konputazio eta sistema eragileen arloari buruzko ikerkuntzetarako erabili zen.

80.hamarkadan Unix sistema MITk garatutako X Window System erabiltzen.


Honez gero, AT&T 1982. urtean kaleratuko zensistema komertzial berria garatzen hasi zen (azken bertsio komertziala UNIX 7 izan zen), System III, alegia. Baina aldi berean, zenbai enpresa (Western Digitall adibidez), UNIX 7 bertsioa saltzen zuten oraindik. Honek, nahaste handia sortzen zuen, eta hau guztia gutxi balitz, AT&T (Bell laboraregiak), System V sistema atera zuen Berkleyko unibertsitateak garaturako software atalak zituen (hala nola vi edo ncurses), eta DEC konpainiak garatutako VAX makinaren konpatibilitatearekin.

1993. urtean Novell Unix System Laboratories erosi zuen. Erosketa hau, momentu larrian eman zen, laborategiak epaiketa bat baitzuen Kaliforniako Unibertsitatearekin BSD sistema zela eta. AT&T-ko laborategiak BSD sistemak System V-ren kodea kopiatzeagaitik salatzen zuen, azkenean, frogatu zen ez bakarrik salaketa faltsua zenik, baizik ere System V-ko garatzaileek BSD-ko atal haundiak kopiatu zituztela. Gauzak horrela, Novellek erosi zuen jabeza intelektuala, oso murriztuta amaitu zen.

1991. urtean Linus Torvalds ikasle finlandiarra, UNIX-en funtzio asko betetzen zituen kernela garatu zuen eta lizentzia askearekin argitaratu. Gertakari honek, zenbait urteren buruan eta GNU tresnekin batuz, GNU/Linux sortu zen, zenbait urteren buruan beste UNIX sistema komertzialekin lehiatzeko moduan egon zen.

1995. urtean Novellek SCO (Santa Cruz Operations) enpresari saldu zizkion bere unix eskubideak, enpresa honek Unix System V sistemaren ondorengoak saltzen jarraitzen du UnixWare izenpean (Denbora bat, OpenUnix ere deitu egin zen).


Unix-Like sistemak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun Unix-Like sistema anitz aurki daitezke, denboran zehar garapen independiente izan dutenak. Sistema hauen ezberdintasun garrantsitzuena eskubiden intelektualetan dago, ezberdintasun teknikoetan baino.

  • AT&T sistemak: Sistema hau, Unix sistema hau, beste sistemen aita bezala hartzen da, Unix System III eta Unix System V dira ezagunenak.
  • BSD sistemak: AT&T eta Kaliforniako Unibertsitatearen arteko lizentziatik jaio zen sistema da.
  • AIX sistemak: AT&T eta IBM arteko lizentziatik jaio zen sistema.
  • GNU/Linux sistemak: 1983. urtean Richard Stallmanek GNU proiektua hasi zuen, Unix-like sistema eragile askea eraikitzeko proiektua hasi zuen. Proiektu honen zenbait atal (hala nola GCC, Emacs...) beste UNIX sistemen oinarria izan da. 1991. urtean Linus Torvaldsek Linux nukleo askea garatu zuen. Bi sistemak elkartuz, GNU/Linux sistema berri oso eta erabilgarria lortu egin zen. Kontuan hartu behar da, GNU/Linux ez dela UNIX sistemaren garapen bat, klon berri bat baizik.

Ikus, ere:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Unix Aldatu lotura Wikidatan