Unmasked (Kiss albuma)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Unmasked
Fitxategi:Kiss Unmasked Album Cover.jpg
Kiss(r)en estudioko albuma
Argitaratze data 1980ko maiatzaren 20a
Grabazioa 1980ko urtarrila-martxoa
Musika mota Hard rock, pop rock
Iraupena 39:46
Hizkuntza Ingelesa
Diskoetxea Casablanca
Ekoizpena Vini Poncia
Kiss(r)en kronologia
Dynasty
(1979)
Unmasked
(1980)
Music from "The Elder"
(1981)
Unmasked albumeko singleak
  1. "Shandi"
    Argitalpena: 1980ko ekainaren 1a
  2. "Talk to Me"
    Argitalpena: 1980ko abuztuaren 24a
  3. "Tomorrow"
    Argitalpena: 1980ko azaroaren 1a
Kalifikazio profesionalak
Kalifikazioa
Iturria Puntuazioa
Allmusic 2/5 stars[1]
Vista Records 4/5 stars
3/5 stars[2]
Sputnikmusic 4/5 stars[3]
Rolling Stone 1/5 stars[4]
Pitchfork (0.8)[5]
Wiki letter w.svg Taula hau hobetu beharra dago. Informazio gehiagorako begiratu laguntza.

Unmasked Kiss hard rock talde amerikarraren estudioko 8. albuma da, 1980an argitaratua. Garaian, jatorrizko taldekide guztiek (Paul Stanley, Gene Simmons, Ace Frehley, eta Peter Criss) grabatzen zuten azkenengo albuma izan zen, nahiz eta Crissek ez zuen albumaren grabazioan parte hartu. Anton Figek (kreditatu gabea) bateria guztiak jo zituen albumean. Album honek beste irteera markatu zion Kisseri: album hau lau taldekideek abesten ez duten lehenengoa izan zen 1976ko Rock and Roll Over albumetik, 1978an kaleratu ziren lau bakarlari albumak kenduta.[6]

Unmasked albumak taldearen musika estiloan aldaketa handia suposatu zuen arren, 35. postua lortu zuen US Billboard zerrendan[7] eta Urre motakoa izendatu zuen RIAAk 1980ko uztailaren 30ean.[8]

Taldeak musika bideo bat grabatu zuen "Shandi" abestiarentzat, Criss zegoelarik. Criss Kissekin edozein egoeratan agertzen den azken aldia izan zen, 1995eko ekainaren 17an Kiss Convention batean taldearekin abestu zuen arte. Taldearen biografia autorizatuan, berak esan zuen grabazioaren ondoren taldearen aldagela uzten azkena izan zela, eta negar egiten hasi zela.[6]

Telebista alemaneko saio batean "Talk to Me" eta "She's So European" abestietan playback egin zuten agerpen batek Eric Carren debuta suposatu zuen, taldearen bateria bihurtuko zena bere heriotzara arte, 1991n. Taldeak gaur egun eraitsia dagoen New Yorkeko Palladium Theatre antzokian kontzertu bat emango zuen Carr Crissen ordezko moduan aurkezpen ofiziala egiteko.

Urteetan zehar, albumeko abestiak oso baztertuak izan dira zuzeneko emanaldietan . "Shandi" abestiaren salbuespenarekin, batzuetan taldearen kontzertuetan jotzen dutena, batez ere Australian (non 1980an abestiak Top 10 zerrendetan sartu zen). "Talk to Me" 2001eko "Farewell Tour" biraren Australiako eta Japoniako kontzetuetan jo zuten, eta Frehleyk taldea utzi zuenetik ez dute berriro jo.

Abesti zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Unmasked
Znbk. Izenburua Idazlea(k) Ahotsa Iraupena
1. "Is That You?"   Gerard McMahon Paul Stanley 3:59
2. "Shandi"   Stanley, Vini Poncia Stanley 3:36
3. "Talk to Me"   Ace Frehley Frehley 4:00
4. "Naked City"   Gene Simmons, Poncia, Bob Kulick, Pepe Castro Simmons 3:49
5. "What Makes the World Go 'Round"   Stanley, Poncia Stanley 4:14
6. "Tomorrow"   Stanley, Poncia Stanley 3:18
7. "Two Sides of the Coin"   Frehley Frehley 3:16
8. "She's So European"   Simmons, Poncia Simmons 3:30
9. "Easy As It Seems"   Stanley, Poncia Stanley 3:24
10. "Torpedo Girl"   Frehley, Poncia Frehley 3:31
11. "You're All That I Want"   Simmons, Poncia Simmons 3:04

Langileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kreditatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kreditatu gabeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beraien azkenego biraren urte bat eta gero, hondamen handia izan zena, Criss taldetik bota zuten bere portaera desegokia zela eta. Unmasked Platino mota lortzen ez zuen lehen albuma izan zen 1975eko Dressed to Kill albumetik. Kissek kontzertu bakarra eman zuen AEBetan, gaur egun eraitsia dagoen Palladium antzokian Eric Carr bateriajolea aurkezteko. Taldeak denbora batean zale amerikarrak alde batera uztea erabaki zuten, albuma beste herrialde batzuetan gehiago saldu zelako, eta horregaitik, eszenatokia mantendu egin zuten. Kissek Australian, Ingalaterran, Zeelanda Berrian, Alemanian, Frantzian, eta Italian jo zuten.

Zerrendak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Albuma
Zerrenda (1980) Postu
gorena
Canada RPM 100 Albums[9] 12
US Pop Albums[7] 35

Singleak

Urtea Herrialdea Singlea Zerrenda Postua
1980 Ameriketako Estatu Batuak "Shandi" Billboard Pop Singles 47[10]
Australia Pop Singles 10[erreferentzia behar]
Austria Pop Singles 5[11]
"Talk to Me" Pop Singles 39[erreferentzia behar]
Kanada "Shandi" RPM 100 Singles 69[12]
Alemania Pop Singles 28[erreferentzia behar]
"Talk to Me" Pop Singles 32[erreferentzia behar]
"Tomorrow" Pop Singles 70[erreferentzia behar]
Herbehereak "Shandi" Pop Singles 24[erreferentzia behar]
"Talk to Me" Pop Singles 39[13]
Norbegia "Shandi" Pop Singles 4[11]
Zeelanda Berria Pop Singles 6[11]
Suitza "Talk to Me" Pop Singles 10[13]

Zertifikazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialdea Mota Salmentak
Kanada (Music canada)[14] Urrea 50.000
Ameriketako Estatu Batuak (RIAA)[8] Urrea 500.000

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Unmasked (Kiss albuma), Allmusic, http://www.allmusic.com/album/r131804 .
  2.   Vista Records - Kiss - Unmasked (1980), Vistarecords.proboards.com, http://www.vistarecords.proboards.com/index.cgi?board=albumreviewsanddiscussion&action=display&thread=118. Noiz kontsultatua: 2011-08-13 .
  3.   Kiss - Unmasked (album berrikusketa), Sputnikmusic, 2010-01-01, http://www.sputnikmusic.com/review/34257/KISS-Unmasked/. Noiz kontsultatua: 2011-08-13 .
  4.   Kiss: Album Gida | Rolling Stone Music, Rollingstone.com, http://www.rollingstone.com/music/artists/kiss/albumguide. Noiz kontsultatua: 2011-08-13 .
  5.   Internet Archive Wayback Machine, Web.archive.org, 2003-06-26, http://web.archive.org/web/20030626075901/www.pitchforkmedia.com/record-reviews/k/kiss/unmasked.shtml. Noiz kontsultatua: 2011-08-13 .
  6. a b Leaf, David and Ken Sharp. Kiss: Behind the Mask: The Official Authorized Biography, Warner Books, 2003. ISBN 0-446-53073-5
  7. a b   AllMusic Billboard Unmasked, http://www.allmusic.com/album/r131804/charts-awards. Noiz kontsultatua: 2009-01-27 .
  8. a b   Amerikako album zertifikazioak – Kiss – Unmasked, Recording Industry Association of America, http://www.riaa.com/goldandplatinumdata.php?artist=%22Unmasked%22 .
  9.   RPM Magazine 100 Albums, http://www.collectionscanada.gc.ca/rpm/028020-119.01-e.php?&file_num=nlc008388.0248a&volume=34&issue=1&issue_dt=October%2011%201980&type=1&interval=24&PHPSESSID=qtipl2oa380jfntdar9s2kge85. Noiz kontsultatua: 2010-03-19 .
  10.   AllMusic Billboard singles, http://www.allmusic.com/album/r131804/charts-awards/billboard-single. Noiz kontsultatua: 2009-01-27 .
  11. a b c   Lescharts.com, http://lescharts.com/showitem.asp?interpret=KISS&titel=Shandi&cat=s. Noiz kontsultatua: 2010-05-15 .
  12.   RPM Magazine 100 singles, http://www.collectionscanada.gc.ca/rpm/028020-119.01-e.php?file_num=nlc008388.0243b&brws_s=&type=1&interval=24&PHPSESSID=qtipl2oa380jfntdar9s2kge85. Noiz kontsultatua: 2010-03-19 .
  13. a b   Lescharts.com, http://lescharts.com/showitem.asp?interpret=KISS&titel=Talk+To+Me&cat=s. Noiz kontsultatua: 2010-05-15 .
  14.   Kanadako album zertifikazioak – Kiss – Unmasked, Music Canada, http://www.musiccanada.com/GPSearchResult.aspx?st=Unmasked&sa=Kiss&smt=0 .