Unquinesa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Unquinesa
Datuak
Izen ofiziala
Unión Química del Norte de España
Motanegozioa
Jarduera sektoreaIndustria kimikoa
HerrialdeaEspainia
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formasozietate anonimoa
JabeaDow Chemical Company
Historia
Sorrera1939
Desagerpena2009

Unión Química del Norte de España (Unquinesa), Euskal Herriko Erandioko Astrabudua eta Leioako Udondo gunearen artean 1939an sortutako enpresa kimikoa izan zen. Sintesi metanola eta poliestirenoa ekoiztu zuen lehen lantegietako bat izan zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enpresa 1939an sortu zuen Lipperheide familiak, Banco de Bilbao eta Banco de Vizcayaren laguntzaz. 1960ko hamarkadan Dow Chemical multinazional amerikarrak akzioen erdia erosi eta Espainiar estatuan zabaltzeko erabili zuen Unquinesa. Urte batzuk beranduago akzio guztien jabe egin zen.

1967an Tarragonan zabaldutako lantegiak pixkanaka Leioakoak baino garrantzia handiagoa hartu zuen. 1974an Unquinesa izena galdu eta ordutik Dow Chemical izena hartu zuen. Azkenik 2009an lantegiak ateak itxi zituen, bertan geratzen ziren 46 langileek euren lanpostuak galdu zituzten.

Udondoko kaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udondoko kaia Erandioko Astrabudua eta Leioako udalerrien artean kokatzen zen, Erandio eta Areeta arteko itsasadarraren ertzeko errepidearen alboan. Kaian, kimikagaiak dakartzaten ontziak lehorreratzen ziren, Dow Chemical enpresarentzako lehengaiak ekarriz.

Kaiak 75 bat metroko luzera zeuzkan.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.