Upanishad

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Upanishadak (sanskritoz: उपनिषद्, upəniʂəd ahoskatua) hinduismoaren oinarri teorikoa osatzen duten testu-filosofikoen bildumak dira. Vedanta ere izena dute, Vedaren amaiera esan nhi duena.

VII. eta XX. mendeen bitartean idatzitako testu filosofiko-erlijioso hauek sanskritoz idatziak daude, bertsoz eta prosaz moldatuak. Berrehundik gora dira, aski laburrak. Upanishadetan jasotako kontzeptu filosofikoak hinduismoaren vedanta izeneko doktrina ortodoxoaren oinarri dira (sei doktrina ortodoxo daude guztira). Maisu espiritualen irakaspenak biltzen dituzte elkarrizketa moduan; gizakien jatorria eta helburua eta izaki gorenarekiko harremanak dira gai nagusiak.

Indiako pentsamendu guztian erabateko eragina izan dute.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]