Upper Atmosphere Research Satellite

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
UARS satelitearen irudia.

UARS edo Upper Atmosphere Research Satellite (euskaraz Goi Eguratsako Bilaketa Satelitea) 1991ko irailaren 12an Ameriketako Estatu Batuetako NASA erakundeak STS-48 misioan Discovery transbordadore espazialaren bidez jaurtiki zuen satelite artifizial bat da.

Helburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

UARS satelitea eguratseko gain geruzetako (15 eta 100 kilometroko garaiera artean) fisika eta kimika prosezuak ikertzeko diseinatu zen. Sateliteak barne eguratsaren eta beragan eragina duten kanpo eraginen neurketak lortu zituen (eguzki erradiazioa, eremu magnetikoak...). UARS satelitearen helburu zehatza egurats gainaldeko energia sarrera eta irteera, fotokimika, dinamika eta guzti horien arteko elkar erlazioa ikertzea izan zen.

Tresna edo baliabideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

UARS satelitea.
  • Cryogenic Limb Array Etalon Spectrometer (CLEAS)
  • Improved Stratospheric and Mesospheric Sounder (ISAMS)
  • Microwave Limb Sounder (MLS)
  • Halogen Occultation Experiment (HALOE)
  • High Resolution Doppler Imager (HRDI)
  • Wind Imaging Interferometer (WINDII)
  • Solar-Stellar Irradiance Comparison Experiment (SOLSTICE)
  • Solar Ultraviolet Spectral Irradiance Monitor (SUSIM)
  • Particle Environment Monitor (PEM)
  • Active Cavity Radiometer Irradiance Monitor (ACRIM II)

Misioaren amaiera eta lurrerako itzulera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005. urtean satelitea erregairik gabe gelditu zen. 2011ko irailaren hasieran NASAk satelitea lurrera kontrolik gabe eroriko zela berri eman zuen, azkenean 2011ko irailaren 23 eta 24 artean eroriko zela kalkulatu zutelarik.[1][2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gaur eroriko da lurrera UARS satelitea. Berria.info (Euskaraz)
  2. Satelite batek lurra joko duela esan du NASAk (Euskaraz)

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Upper Atmosphere Research Satellite Aldatu lotura Wikidatan