Upper East Side

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Upper East Side New Yorkeko Manhattan barruti metropoliarreko auzo bat da. Central Park eta East River artean dago, 4,7 kilometro karratuko hedadura hartzen duelarik.

New Yorkeko auzorik ospetsuenetako bat da. Manhattango ekialdeko zatian kokatua, auzo honetan biztanlerik aberatsenak bizi dira. Bosgarren etorbidean eta Park Avenuen hiriko apartamenturik garestienetako batzuk daude. Bosgarren etorbidea, gainera, hiriko kale komertzialik nagusienetako bat da, non arropa, bitxigintza eta luxuzko artikuluen markarik hoberenak dauden.

Upper East Siden New Yorkeko museorik garrantzitsuenetako batzuk daude, Metropolitan Museuma edo Solomon R. Guggenheim Museoa kasu.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Upper East Side Aldatu lotura Wikidatan