Urð

Wikipedia, Entziklopedia askea
Urð
Nornak
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
Familia
Anai-arrebakSkuld (en) Itzuli eta Verðandi (en) Itzuli

Urd, Urð edo Urðr, eskandinaviar mitologiako hiru norna nagusietako bat zen, Verðandi eta Skuldekin batera. Urðrrek, antzinako eskandinavieraz, "patu" kutsua darama. Izan ere, suediera modernoan patu esan nahi duen hitza, öde, alegia, honengandik dator. Bere etimologia, verða aditza "etorkizuna"ren lehenaldia da, hau da, "gertatu zena edo gertatu dena". Antzinako saxoieraz (alemaniera), hitz baliokidea wurth da. Anglosaxoieraz (antzinako ingelesa), hitz baliokidea wyrd da, gaur egungo ingeleseko weird hitza sortzen duena (arraroa, bitxia). Hitzaren jatorrizko esanahia, Shakespeareen Macbeth antzezlaneko sorginen izenetan ikus daiteke, The Weird Sisters, hain zuzen ere, nornen papera betetzen dutelarik. Patuaren kontzeptuari lotutako beste eskandinaviar hitz batzuk örlog, orlög eta örlög dira, non ör- erroa patuarekin lotuta dagoen (urðr), baita jatorrizko zerbaitekin ere (ur-), hitz hauek, beraz, "jatorrizko borroka, legea (log/lög/lag) edo patuaren legea" esan nahi dute.

Verða/urðrren etimologiaren ondorioz, ohi, iraganarekin zerikusia duten patuaren arloekin lotuta dagoela interpretatzen da. Beste egile batzuk, aldiz, Eddek, nornak, denboraren garai ezberdinen arduradun esklusibo diren disir bezala ez dituztela bereizten diote. Aldiz, materialak, guztiak patuarekin lotuta daudela iradokitzen du, eta iragana, oraina eta etorkizuna, nornek ezin banatuko moduan lotuta daudela. Interpretazio honek Urðr/Wyrdek, iraganak nola etengabe eragina duen eta etorkizuna baldintzatzen duela kontutan hartzen du, aldi berean, etorkizunak, iragana moldeatzen duelarik.

Testuinguru honetan, Urd, ehungailuko hariak haritzen dituen norna da (gertatutakoa), bere ahizpek albaindu eta horrekin, izaki guztien bizitzen forma ehun dezaten (gertatzen dena eta gertatu beharrekoa dena). Urden putzuak bere izena hartzen du, eta bertatik lortzen dute hiru ahizpek, Yggdrasil lizarra ureztatzeko ura eta buztina.

Etimologia, xeheago[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urðr zein Wyrd, *wurþiz proto-alemanieratik datoz, hau, aldi berean, *wrti protoindoeuroparretik datorrela, *wert- erroaren aditz forma abstraktu bat. Erro hau vertere hitz latindarrean eta antzinako ingelesezko weorþan edo weorðan aditzean dago, "bihurtu edo izatera iritsi" esan nahi duena (gaur egungo alemanierazko werden aditzarekin alderatu "gertatu" esan nahi duena).

Beste norna baten izenak, Verðandik, alegia, etimologia berbera duela nabarmendu behar da, kasu honetan, izena verðandetik datorren arren, verða antzinako eskandinavierako aditzaren indikatiboko orainaldia edo orainaldi etengabea, hau da, "une honetan bertan egiten edo gertatzen ari dena", orainaldian islatzen diren patuaren arloak, alegia.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]