Ur geza
Wikipedia(e)tik
Ur geza disolbaturiko gatz, batez ere sodio kloruro, gutxi duen ura da. Gizakiak, uraren arazketa izeneko tratamendu baten bitartez, garbitu eta edan dezake, edateko ura lortuz.
Banaketa [aldatu]
Gizakiok ur geza nahitaezkoa dugu hazi eta garatzeko. Hala ere, Lurraren ur guztiaren %3a besterik ez da. Bere banaketa ezberdina da: kasko polarrek, glaziarrek eta izotz-metaketek %90a dutelako. Guztira 1.400 milioi km³ ur dago.
Iturri nagusia prezipitazioa denez, ur geza ibai, aintzira, iturburu eta urmaeletatik lortzen dugu[1].
Erabilera [aldatu]
Gizakion edari ezinbestekoa izateaz gain, ur gezak erabilera ugari ditu: janaria prestatzeko, bainatzeko, soroak ureztatzeko, garbitzeko, eta abar.
|
|
|||
|---|---|---|---|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Richter, Brian D. (2003), «Ecologically sustainable water management: managing river flows for ecological integrity», Ecological Applications 13 (1): 206-224
- ↑ Groundwater Glossary, 2006-03-27, http://www.groundwater.org/gi/gwglossary.html#F