Ural mendiak

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ural mendiak
Ural mendiak

Koordenatuak: 60°00′N, 60°00′E


Ural mendiak edo Uralak (errusieraz, Ура́льские го́ры) Errusiako mendebaldean dagoen mendilerroa da. Ohituraz, Europa eta Asia arteko muga izan dira.

Izena bertoko ural tributik datorkie.

[aldatu] Geografia

Kolchedan herrixka Uraletan 1912an.
Kolchedan herrixka Uraletan 1912an.

Ural mendiek 2.500 km luzera dute, Kazakhstango iparraldeko estepetatik Ozeano Artikoaren kostalderaino. Izan ere, geologikoki, Vaygach uhartea eta gertuko Zembla Berria mendilerroaren jarraipena baino ez dira.

Mendilerroaren mendirik altuena 1.895 metroko Narodnaia mendia da. Geografoek bost zatitan banandu ohi dituzte Uralak: hegoaldea, erdialdea, iparraldea, azpiartikoa eta artikoa.

[aldatu] Mendiak

Mendilerroaren mendirik altuenak hauek dira:

  • Narodnaia mendia (1.895 m) – Hegoaldeko Uralak.
  • Neroika (1.646 m).
  • Jamantau (1.640 m) – Hegoaldeko Uralak.
  • Telpos-Is (1.617 m).
  • Iremel (1.582 m) - Hegoaldeko Uralak
  • Konschakowski Kamen (1.569 m).
  • Pajer (1.499 m).
  • Deneschkin Kamen (1.492 m).
  • Otschenyrd (1.363 m).
  • Iserim (1.331 m).

[aldatu] Ekonomia

Ural mendietan, urrea, platinoa, ikatza, burdina, nikela, zilarra eta beste meak aurkitu daitezke.

Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Ural mendiak
Tresna pertsonalak