Uralak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau mendiei buruzkoa da; ibaia gaitzat duena beste hau da: Ural
Ural mendiak

Uralak edo Ural mendiak[1] (errusieraz, Ура́льские го́ры) Errusiako mendebaldean dagoen mendilerroa da. Ohituraz, Europa eta Asia arteko muga izan dira.

Izena bertoko "ural" tributik datorkie.

Eduki-taula

Geografia [aldatu]

Ural mendiek 2.500 km luzera dute, Kazakhstango iparraldeko estepetatik Ozeano Artikoaren kostalderaino. Izan ere, geologikoki, Vaigatx uhartea eta gertuko Zembla Berria mendilerroaren jarraipena baino ez dira.

Mendilerroaren mendirik altuena 1.895 metroko Narodnaia mendia da. Geografoek bost zatitan banandu ohi dituzte Uralak: hegoaldea, erdialdea, iparraldea, azpiartikoa eta artikoa.

Mendiak [aldatu]

Koltxedan herrixka Uraletan 1912an.

Mendilerroaren mendirik altuenak hauek dira:

  • Narodnaia mendia (1.895 m) – Hegoaldeko Uralak.
  • Neroika (1.646 m).
  • Jamantau (1.640 m) – Hegoaldeko Uralak.
  • Telpos-Is (1.617 m).
  • Iremel (1.582 m) - Hegoaldeko Uralak
  • Konschakowski Kamen (1.569 m).
  • Pajer (1.499 m).
  • Deneschkin Kamen (1.492 m).
  • Otschenyrd (1.363 m).
  • Iserim (1.331 m).

Ekonomia [aldatu]

Ural mendietan, urrea, platinoa, ikatza, burdina, nikela, zilarra eta beste meak aurkitu daitezke.

Erreferentziak [aldatu]

  1. 159. araua, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0159.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-10-12 

Koordenatuak: 60°00′N 60°00′E / 60°N 60°E / 60; 60


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Uralak