Urdiain

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Urdiain

 Nafarroa Garaia
Urdiain herriaren kale bat.jpg
Urdiaingo bandera

Urdiaingo armarria

Izen ofiziala Urdiain
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Iruñeko merindadea
Burunda, Sakana
Alkatea Sebastian Aristizabal Irigoien, (Bildu)
Herritarra urdiaindar
Koordenatuak 42°53′13″N 2°8′11″W / 42.88694°N 2.13639°W / 42.88694; -2.13639Koordenatuak: 42°53′13″N 2°8′11″W / 42.88694°N 2.13639°W / 42.88694; -2.13639

Nafarroa municipalities Urdiain.PNG

Eremua 15,37 km2
Garaiera 530 m
Distantzia 47 km Iruñera
Posta kodea 31810
Biztanleria 700 bizt. (2012)
Dentsitatea 45,54 bizt./km²

Urdiain[1] Nafarroako udalerria da, Sakanako eskualdean kokatutakoa, hain zuzen ere, Burunda bailaran. 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera herriak 700 biztanle ditu.

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urdiain Iruñeko merindadearen iparraldean dago, mendebalderen dagoen muturrean, N-240 errepidean hasten den auzo-errepide batetik heltzen da herrira.

Iparraldean Ataun (Gipuzkoa), hegoaldean Urbasa mendilerroa, ekialdean Iturmendi eta mendebaldean Altsasu mugakide ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1575ean Inkisizioak sorginkeriaren aurkako prozesuak hasi zituen bertan, bereziki Ziordian eta Urdiainen. Urdiainen gainera, Maria Martiz izeneko emakume bat deserriratu zuten.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historikoki Urdiaingo sektore ekonomiko nagusia nekazaritza izan bada ere, XX. mendetik aurrera industrializazio prozesua hasteak eta Altsasu gune industrialetik hurbil egoteak industriaren garapena eragin du eta horrela, gaur egun sektore nagusia industria da.

Nekazaritza (garia, artoa, patatak, garagarra, bazka...) eta abeltzaintza xumea nagusitzen dira. Animaliek, herri lurretan bazkatzen dute.

Demografia eta biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urdiaingo biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
720 693 705 734 821 810 768 699 715 792 690 664 605

2008ko erroldaren arabera, hamazortzi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %2,98 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Herriko etxe bat.

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Burundesa autobus konpainiaren Sakanako herriak elkartzen dituen Gasteiz-Iruñea lineak geltokia dauka herrian. Guztira hiru zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean. Linearen ibilbidea honakoa da:

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

[007]]an Urdiaingo alkate kargurako Nafarroa Bai alderdi politikoko Miguel Ángel Zubiria Galartza aukeratu zuten. Udaleko zazpi zinegotzietatik bost lortu zituen, gehiengo osoa. Baliogabeko botoak hiru izan ziren (emandako guztien %0,71) eta boto zuriak hamar (%2,39). Abstentzioa %23,41ekoa izan zen.

Urdiaingo Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Nafarroa Bai 264 5
Eusko Abertzale Ekintza 145 2


2011ko udal hauteskundeetan ere bi zerrenda lehiatu ziren baina ez ziren 2007koak. Bildu atera zen garaile eta Urdiaingoak Elkarturik Aurrera izenekoak 3 zinegotzi lortu zituen.

Urdiaingo Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Bildu 152 4
Urdiaingoak Elkarturik Aurrera 147 3


Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxea 1868an eraiki zen, eta harriz egindako leiho eta ateak dauzka. Hormoina harlangaitzez egina dago. Eraikina 1981ean zaharberritu zen azken aldiz. Udala alkateak eta sei zinegotzik osatzen dute. Urdiaingo udaleko idazkaria Ziordiako idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Barrenkalde, 24

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007
2007-2011 Miguel Ángel Zubiria Galartza Nafarroa Bai
2011-2015 Sebastian Aristizabal Irigoien Bildu

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urdiain "Etxarri Aranazko Zerbitzuen Mankomunitateko" kidea da.

Urdiaindar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Urdiain Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko:Wikiatlasa