Urdón

Wikipedia, Entziklopedia askea
Urdon» orritik birbideratua)

Urdón Kantabriako Peñarrubia udalerriko toki bat da. 75 metroko altueran dago, La Hermidako haizpitartean. Bertan ez da inor bizi. Zentral hidroelektriko bat duelako eta kantabriar lurraldetik Tresvisora oinez igotzeko abiapuntu izateagatik nabarmentzen da. Asturiaseko Sotres herritik eginiko ibilaldi oso baten abiapuntu edo helmuga ere izan daiteke, Tresvisotik eta Jito de Escaranditik igaroz, azken hau 1300 metroko altuerara dagoen mendatea. Urdón ibaiari izena ematen dio.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]