Ureasaren proba

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ureasa entzimaren egitura

Ureasaren proba laborategian bakterioak identifikatzeko erabiltzen den teknikaren bat da.

Oinarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ureasa urearen hidrolisia katalizatzen duen entzima bat da. Hidrolisi horretan karbono dioxidoa eta amoniakoa agertzen dira, erreakzio hau gertatuz:

(NH2)2CO + H2OCO2 + 2NH3

Hainbat bakteriok, onddok eta landarek besterik ez dute ureasa ekoizten.

Ureasaren hidrolisiak ingurua alkalinizatzen du (inguruaren pHa igo eginez); pHaren aldaketa horrek adierazle batean eragiten du, inguruaren kolorea aldatuz

Ureasaren bakterioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ureasa ekoizten duten mikroorganismoak traktu gastrointestinalaren patogenoak izan ohi dira, eta ureasari esker habitat horren azidotasuna neutralizatzen dute.

Ureasa (+) diren patogenoen artean, besteak beste, honako hauek aipa daitezke:

Prozedura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ereite-euskarri batekin agarrean hazitako kolonia baten inokulua hartu, identifikatu nahi den bakterioa duena.

Stuart urea salda izeneko inguru likidoan inokulatu, eta inkubatu 24 orduz 37º C-tan. Aztertu pHaren adierazlearen kolore aldaketa:

  • ureasa (+): inguruak kolore arrosa hartzen du (urearen hidrolisiaren ondorioz)
  • ureasa (-): inguruaren kolorea ez da aldatzen

Ureasa duten mikrobioek amoniakoaren agerpena eragiten dute, pHaren aldaketa sortzen duena. Inguruaren pHaren adierazleak aldaketa hori jasotzen du, kolore arrosa agertuz.

Aditu batzuek urea saldaaren ordez Christensen urea agarraren erabilera gomendatzen dute. Hazkuntza-inguru honek, era berean, urearen hidrolisia ere adierazten du, ureasa duen mikrobioa inokulatu ondoren gorri kolorea hartzen baitu.

Inkubazio-denbora garrantzi handikoa da ureasaren proba egiterakoan: izan ere, bakterio batzuek (Proteus, adibidez) ingurua azkar alkalinizatzen dute (6 ordutan), beste batzuek denbora gehiago behar duten bitartean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]