Uretamendi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Uretamendi

Flag of Bilbao.svg Bilbo, Errekalde
Uretamendi.PNG
Herrialdea
Probintzia
Udalerria
 Euskal Herria
 Bizkaia
Flag of Bilbao.svg Bilbo
Azalera 0.20 km²
Biztanleria 2.769
Dentsitatea 13845 bizt / km²
Uretamendi Euskal Herria-n dago
Uretamendi
Uretamendi Bizkaia-n dago
Uretamendi
Uretamendi Bilbo-n dago
Uretamendi
Koordenatuak: 43°14′55″N 2°57′02″W / 43.24861°N 2.95056°W / 43.24861; -2.95056Koordenatuak: 43°14′55″N 2°57′02″W / 43.24861°N 2.95056°W / 43.24861; -2.95056

Uretamendi Bilboko auzoa da. Errekaldeko barrutian kokatua, zazpigarren barrutian alegia. Auzoak 2.769 biztanle eta 0,20 kilometro karratuko azalera zeukan (2006an Bilboko udalak emaniko datuen arabera). Hiriaren mendebaldeko mendietan kokatzen da, Errekaldeberriko auzoaren gainaldean. Auzora heltzeko Iturrigorri auzora doan errepidean hasten den bide bat hartu beharra dago, edota Errekaldeberrin eraiki berri diren eskailera batzuen bitartez.

Bilboko auzo askok bezala, Uretamendik malda handiak dauzka. Irisgarritasun arazo horietaz oharturik, Bilboko udalak arranpa mekanikoak eraiki ditu, eta guztira 23 metroko malda gaindituko dute. Horrez gain, udalaren zaharberritzerako Surbisa agentziak, hainbat eraberritze egingo ditu auzoan, espaloiak handituz eta egoera txarrean dauden etxebizitza blokeak zaharberrituz.

Auzoa Pagasarri mendiaren lehen maldetan kokaturik dago, eta hiriaren ikuspegi bikaina dago bertatik Errekaldeberri auzoa, hiriaren erdigunea eta Bilboren ekialdeko auzoak bertatik ikus daitezkeelarik.

Kale garrantzitsuenak [aldatu]

  • Uretamendi auzoa