Urgull
|
||||
|---|---|---|---|---|
Santa Klara uhartea ezkerrean eta Urgull eskuinean. |
||||
| Garaiera | 123 m | |||
| Koordenatuak | 43°19′29″N 01°59′19″W / 43.32472°N 1.98861°WKoordenatuak: 43°19′29″N 01°59′19″W / 43.32472°N 1.98861°W | |||
| Ohiko bidea | Donostiako Parte Zaharra, Donostiako portua edota Pasealeku Berritik | |||
Urgull Donostiako mendi bat da, Igeldorekin batera Kontxako badia ixten duena. 123 metroko garaiera du. Garai batean uhartea zen; denboraren joanean, Urumea ibaiaren itsasoratzean metaturiko sedimentuekin, Urgull uhartea lur irmoarekin lotu zuen istmo bat eratu zen, eta geroztik Urgull mendia erdiuhartea da.
Urgull mendiaren gainaldean Jesusen Bihotza eskultura dago, 1950ean eraikia. Hormigoi armatuzkoa eta 12,5 m garai da, piramide moztu itxurako 16 metroko kapera baten gainean kokatua. Eskultorea Federico Coullaut madrildarra izan zen eta arkitektoa Pedro Muguruza.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
Urgullen daude hiria babesten zuten harresien zati batzuk eta Donostiako Mota gaztelua, XII. mendean Nafarroako Erresumak eraikitzen hasia. Gaztelu hau izan zen Frantziar armadaren azkeneko erresistentzia lerroa 1813ko Donostiaren setioan errenditu baino lehen. Setio hartan goarnizio frantziarraren bi heren erortzeaz gain, ingeles, portuges eta espainiarrek 5000 gizon galdu zituzten. Honi loturik, gaur egun mendiaren iparraldeko magalean Ingelesen hilerria kokatzen da, eta bertan Lehen Karlistaldian Donostiako inguruetan hildako soldadu britaniarrak ere hilobiratuta daude.
Fauna [aldatu]
Urgull mendian, baita Santa Klara uhartean ere, isolamendu geografikoa dela eta, iberiar sugandilaren mota berezi eta endemiko bat dago, balore ekologiko handikoa. [1]