Urhi-Teshub

Wikipedia, Entziklopedia askea

Urhi-Teshub errege hitita bat izan zen (Mursili III.a ere deitua), K.a. 1272tik K.a. 1265 arte gobernatu zuena, ospetsua, batez ere, bere oinordeko eta osaba zen Hattusili III.arekin izan zuen ezinikusizko harremanagatik.

Urhi-Teshub, Muwatallis II.aren semea zen, baina bigarren mailako emazte baten bidez. Hau, gobernatzea galerazten ez bazion ere, tronura igo zenean, basailu batzuk bere aurka altxatzeko aitzakia izan zen. Hattusili III.aren laguntza eskergabeari esker, nor Urhik erresumaren iparraldeko gobernari bezala berretsi zuen, egoera salbatu ahal izan zuen.

Behin tronuan seguru zegoelarik, Urhi-Teshubek, gortea Hattusasera eraman zuen berriz, antzinako hiriburua, erresuman zuen posizio altuan zaharberrituz, Muwatallisen hiriburu izan zen Tarhuntassa bertan behera utzia geratu ez zen arren (hiri hitita garrantzitsu bat izaten jarraitu zuen, Urhiren anaia zen Kuruntaren egoitza.

Kanpo politikari dagokionez, Urhi-Teshubek, Egiptoren aurkako gerra bat jaso zuen Siria eta Kanaanen, eta Asiriaren mehatxua ere bazuen, erresumaren ekialdeko muturrean zeuden Mitanniren hondarrak konkistatu zituena. Bere aitaren garaian, egiptoarrak, Kadeshko guduan ahuldurik geratu zirenez, Urhi-Teshubek, bere arreta Mitannin jarri zuen, non basailu hitita bat jartzen saiatu zen, Wasashatta matxinatua, baina bere ekimenak huts egin zuen, eta Mitannik Asiriaren mende jarraitu zuen.

Urhi-Teshubek Mitannin porrot egiten zuen bitartean, bere osaba Hattusilik, Nerik konkistatu zuen, hititen hiri santuetako bat, Hantil II.aren garaian galdua izan zena. Honek, Urhi-Teshub, bere osabaren matxinadaren beldur izatea eragin zuen, eta, beraz, bere kargu guztiak kendu zizkion. Bere burua derrigortutako egoera batean ikusi zuenez, Hattusili bere ilobaren aurka matxinatu zen, eta laster kendu zuen tronutik.

Urhi-Teshubek, Ramses II.aren gortera ihes egin zuen, Egiptora, ordutik aurrera, Urhiri buruz, berri gehiago ez dagoelarik.


Aurrekoa
Muwatallis II.a
Errege hitita
K.a. 1272-K.a. 1265
Ondorengoa
Hattusili III.a