Uribarri Ganboako urtegia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Uribarri Ganboa
Uribarri-Ganboako urtegia. Araba, Euskal Herria.jpg Uribarri-Ganboako urtegia.
Kokalekua Araba
Ertzaren luzera 45 km
Uharteak Zuhatza eta Orenin

Uribarri Ganboako urtegia edo Zadorrako urtegia Arabako biztanleentzat ez ezik Bizkaikoentzat ere ur horniduraren bide oso garrantzitsua. Izan ere, EAEko handienetakoa dugu: 220 hektometro kubikoko edukiera dauka. Zadorra ibaiak hornitzen du nagusiki. 1947an hasi ziren eraikitzen, eta 1958an goraino bete zen lehen aldiz.

Halaber, aisialdi gune zabala ere bada.

Eduki-taula

Ezaugarriak [aldatu]

Presaren ikuspegia.

Urtegiaren perimetro osoak 45 kilometro ditu. 1.800 ha bete ditzake, 148.000.000 m3 ur edukitzerakoan.

Presa 530 m luze eta 32 m garai da (ibaiaren ibilguarekiko)[1]. Zazpi uhateko gainezkabidea du.

Mendixur [aldatu]

Mendixur parke ornitologikoa da, hegaztiak begiratu eta aztertzeko tokia alegia. Urtegiaren hego-ekialdearen muturrean dago kokatuta, Garaioko parkearen ondoan.

Mendixur (Barrundia) herritik gertu dago.

Garaio [aldatu]

Garaio urtegiaren hego-ekialdeko ertzean dagoen parkea da, Zadorra ibaiaren bokalean kokatutakoa eta penintsula sortzen duena.

Matura (Barrundia) da herririk gertuena.

Landa [aldatu]

Landa urtegiaren ipar-mendebaldeko ertzean dagoen parkea da, izen bereko herritik hurbil.

Irlak [aldatu]

Mendebaldean, Zuazako irla dago kokatuta, urtegiko handiena dena. Ekialdean, ordea, Oreningoa dugu.

Inguruko herriak [aldatu]

Arratzu-Ubarrundiako udalerrikoak diren Landa (iparraldeko ertzean) Uribarri Ganboa (mendebaldean) eta Langara Ganboa (hegoaldean) herriek inguratzen dute urtegia.

Bestela, Barrundiako Mendixur eta Matura hego-ekialdean ditugu.

Erreferentziak [aldatu]

Ikus, gainera [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Uribarri Ganboako urtegia