Urkiagako mendatea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Urkiagako mendatea
Geografia

Urkiagako mendatea Nafarroako iparralde eta Nafarroa Behereko hegoaldearen artean dago eta Esteribar eta Aldude udalerriak lotzen ditu, zehazki Eugi eta Esnazu herri edo auzoak, NA-138 eta D-58 errepideen bidez.

Erroibarreko udalerriaren barruan dago berez, eta Artesiagako mendatea hurbil dago.

Ingurune naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendatea Kintoako baso edo eremu naturalean dago, 890 metroko altueran. Mendebaldean Okoro mendia (1.259 m), ipar-ekialdean Izterbegi (1.027 m) eta hego-ekialdean Adi (1.458 m) ditu, ohiko abiapuntua izanda tontor horietara joateko.

Bertzela, Arga ibaia ingurune honetan sortzen da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Artikulu hau Nafarroako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Geografia
Nafarroa Beherea
Artikulu hau Nafarroa Behereko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.