Urkiolako natura parkea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Urkiola Bizkaiko eta Arabako natura parkea da, Durangaldean eta Zuiako Kuadrillan kokatutakoa.

5.958,3 hektareako azalera du eta Bizkaiko Abadiño, Amorebieta-Etxano, Atxondo, Dima, Durango, Mañaria eta Izurtza udalerriak, eta Arabako Aramaio barne hartzen ditu.

Parkean dauden harriek (material sedimentarioek) 140-110 miloi urte dituzte. Paisaia karstikoa osatzen dute.

Lehen giza-aztarnak Erdi-Paleolitikokoak dira, K.a. 90.000 - 32.000 urtekoak.

Urkiolak Durangaldeko gailurretan ditu mugak, Anboto eta Aramotz mendikateen gailurretan, hain zuzen. Mendigune horien gaineko harkaitzak ekialdetik mendebalderantz daude lerrokaturik, Kantauri-Mediterraneo isurialdeen ur-banaketa osatuz. Ingurune hori balio handikoa da, natura, kultura eta ikuspegien aldetik, eta Euskal Herriko ekosistemarik bereizgarrienetarikotzat har daiteke. Urkiola artzainlekua eta basogunea izan da betidanik; aldean ez dago aipatzeko herririk, San Antonio Santutegia eta aldameneko ostatu eta jatetxeak izan ezik.

Mugak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen natura parkearen mugak[1]:

Iparraldekoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aramotz mendiko maldan hasten da, Igorre eta Dima arteko lerrotik, ekialderantz Igorre, Lemoa, Dima eta Zornotza batzen diren punturaino. Handik Dima eta Zornotza arteko lerrotik jarraitzen du, Belatxikieta mendiraino. Zornotzako Udalaren Belatxikieta mendia inguratuz, Dima eta Zornotza herrien gurutzelekutik, azken herri horretako udalaren Agirreta mendiko mugaraino, gero, Udal beraren Betzuen mendiko inguruetatik jarraitzeko, Durango udalerriko mugaraino. Ekialderantz zoazela Santa Luzia bidetik, izoztegi batera heltzen da, Durango Izurtzarekin elkartzen den lekura. Han Durangoko Bidezelaia 34.zkiko Herri Erabilgarritasuneko mendiaren mugari jarraitzen zaio, Etxeburu Torre bideraino, Izurtza eta Mañaria arteko lerroa mozten duen tokiraino, hain zuzen. Ondoren, hego-ekialderanzko norabidea hartuz, Mugarra haitz gainetik jaisten den gailurretik doa. Jarraian eta norabide berberaz, Mugarrikolandarako bidetik doa, bide horrek muga egiten du Artaraino. Artatik marmol harrobiraino eta gero Izuntze bidetik Urkuleta edo Mañasia ibairaino eta hortik doa muga Txupitaspe errekaraino, geroago 135. zenbakiko Herri Erabilgarritasuneko mendiko lurraldeak amaitzen diren lekuetatik jarraitzen du lerroak 71. mugarriraino. Handik aurrera, Mañaria eta Dima arteko lerrotik doa, San Martin ermitaren bideraino, ondoren bide horretatik barrena Untzillaitz inguratzen da Mutxate harrobiaren gainetik. Hortik jarraituz gero, Mañariak Izurtzarekin egiten duen mugara iristen da eta ondoren Abadiñorekiko mugara, lerro horri jarraituko diogu Abadiñoko Untzillaitz Herri Erabilgarritasuneko mendiko 1. mugarriraino. Mendi Publikoaren esparrua amaitzen den lerrotik jarraitzen da 18. mugarriraino, handik Atxarte ataka zeharkatzen da, eta malda erditik Abadiñoko «Urkiola-Basoak» 18. zenbakiko Herri Erabilgarritasuneko mendiko 19. mugarriraino. Aurrerantzean, lerroa mendi publiko horren mugari atxekitzen zaio, 45. zenbakiko mugarriraino. Gune honetan mendi publikoko muga uzten da eta malda erditik Atxondoko lurraldeetan barneratzen; Alluitz eta Anboto mendiguneak inguratu ondoren, Atxarte harkaitzetik, Atxeko galtzada zaharretik, Eguzkialde txaboletatik, Arabarekiko mugaraino. Azkenik, Erlan errekan gora. eta Amillondo gainetik, Axelarrin haitzetaraino.

Ekialdekoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tellamendin hasten dira, mendebalderako norabidea hartuz, Izpiztekoarriaga, Aramaio Udalaren mendiak inguratuz, ia Lesiaga leporaino. Han, norabidez aldatzen da, hegoalderantz, eta Arangio mendiko ekiko maldatik inguratzen da, gero Larratik, Izarra sakanatik, Ipurtotz etxolatik eta Arangio bide zaharretik igarotzen delarik, Keisti etxolaraino.

Hegoaldekoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arangio gurutzean hasten dira, ondoren San Kristobal ermitatik Arangio mendiko mendebaleko malda inguratzen da Lesiaga leporaino. Aurrenik, Lesiagatik Olaetarako bideari jarraitzen dio eta, hurrenik Zabalandikoari, Arabak eta Bizkaiak bat egiten duten Pagozabal tokira iristeko. Araba eta Bizkaia arteko lerroari jarraitzen zaio mendebalderantz, Atxondo haranetik (Bizkaia) eta Aramaiako haranetik (Araba), Abadiñora heldu arte, Asuntze izeneko lekuan, Abadiñoko «Urkiola-Basoako Herri Erabilgarritasuneko 18. zenbakiko mendiko 53. mugarrian. Herrialde bien arteko mugatik segitzen du, aipaturiko mendi publikoaren 68. mugarriraino, hantxe amaitzen da baita ere Arabarekiko muga.

Mendebaldekoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

68. mugarritik mendebalderantz, 18.zenbakiko Herri Erabilgarritasuneko mendiaren mugetatik Dantzaleku tokiraino. Hortxe elkartzen dira Dima eta Abadiño, lerro horri jarraituko zaio 18. zenbakiko H. E.ko mendiko 84. mugarriraino, non batzen baitira Dima, Mañaria eta Abadiño. Gurutzeleku hori atzean utziz, eta Iturriotz gainetik Magaltxeta lepora heltzen da, eta Astoa delako bidea hartuz Mendizabal ubidera iristen da eta ubide horretatik barne Berdiguntze ur-depositoraino. Lezartzu gaina inguratuz, izen bereko leporaino, eta Lezartzutik Eskurminerako bidetik Olarreta leporaino. Ondoren, Olarretatik Iñunganerako bidetik, Soillukoganetik, Oba auzunerako bideraino. Euntzuatx lekutik abiatuta, Artaun auzunerako bide zaharretik doa, auzuneko soroen gainetik igaroz, eta Aramotz mendirako bidea muga izanik, bide horretatik jarraituko du lerroak, Dimako Udalaren Aramotz 26. zenbakiko mendi publikoaren tontorreraino, alde horretako Parkearen mugak eta mendi horrenak bat datozelarik.

Zuhaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arteak -Astigarrak - Eukaliptuak - Haginak - Haritzak - Hoztazuriak - Hurritzak - Pagoak - Pinuak - Urkiak.

Animaliak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amilotx urdinak - Azkonarrak - Okil berdeak - Pagausoak - Txinboak

Mendiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezkerretik eskuinera: Kanpantorreta, Mugarra, Untzillatx, Axtxiki, Alluitz eta Anboto mendiak
Ezkerretik eskuinera: Kanpantorreta, Mugarra, Untzillatx, Axtxiki, Alluitz eta Anboto mendiak

Alluitz (1.039 m) - Anboto (1.330 m) - Arrietabaso (1.018 m) - Axtxiki (791 m) - Elgoin (1.240 m)- Ipizte (1.062 m) - Kanpantorreta (1.016 m) - Leungane (1.008 m) - Mugarra (965 m) - Oriol (1. 128 m) - Saibigain (945 m) - Tellamendi (894 m) - Untzillatx (935 m) - Urkiolamendi (1.011 m)- Urtemondo (789 m).

Mendatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urkiolako mendateak lotzen ditu Mañaria eta Otxandioko udalerriak. Halaber, Gasteizerako pasabidea da Durangaldeko eskualdetik.

Santutegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Urkiolako santutegia

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Urkiolako natura parkea Aldatu lotura Wikidatan