Edukira joan

Urkiolako santutegia

Koordenatuak: 43°06′N 2°38′W / 43.1°N 2.64°W / 43.1; -2.64
Wikipedia, Entziklopedia askea
Urkiolako santutegia
Urkiolako Antonio Santuen edo San Antoniotarren santutegiaren ikuspegi orokorra.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaAbadiño
Koordenatuak43°06′N 2°38′W / 43.1°N 2.64°W / 43.1; -2.64
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1933
Izenaren jatorriaAntonio Abad
Arkitektura
ArkitektoaFrancisco Javier Saenz de Oiza

Urkiolako santutegia Bizkaiko Abadino udalerriko lursailetan dagoen santutegia da, hain zuzen ere izenbereko Urkiola mendatean kokatzen da. Hortaz, Urkiolako Parke Naturalaren bihotz-bihotzean dago.

Urkiolako santutegia.

Urkiola izan da eta da eliza inguruan garai desberdinetan altxatutako eraikin multzo bat. Horien artean nabarmentzen dira errektorearen etxea edo abadetxea, erietxe zaharra eta ostatua. Hilerri bat, Gurutze bidea eta Kalbarioa, baseliza bi (Santa Apolonia eta Kristo Saindua) eta hainbat iturri ere daude inguruan, misterioz eta sinbolismoz beteriko ingurune bati dagozkien osagarriak.

Urkiolan gurtza izatearen jatorria antzinakoa da, Erdi Arokoa, baina ez dago garai hartako inongo lekukotasun fisiko edo dokumentalik. Hala ere, jakin badakigu XVII. mendeko lehen erdialdean bertan beste tenplu xume bat izan zela, arkupeduna, eta erietxea erantsia zuela ere. Nahiz eta oso hondatuta, 1870era arte gorde zen. Urte horretan egungo kanpandorrea eraiki zuen Pedro Jose Astarbek, Durangoko obra maisuak.

XIX. mendeko krisi sozialen osteko Berrezarpenaren ondoren bizi zen berotasun erlijioso handiaren giroan Urkiolan 60 x 30 metrotako santutegi gaitza eraikitzea proiektatu zen. Azkenean, baina, proiektu hau ez zen gauzatu bere kostu handiagatik. Gasteizko Katedrala Berriaren irizpide berberaz, orduko euskal barrutiaren burua baitzen, estilo neomediebala aukeratu zen eta, 1888-1889an hasi ziren lanak Jose Maria Basterrak marraztu eta idatzitako oin-planta eta baldintzetan. 1928an gelditu egin ziren obrak, oinarrizkoan aurrera gehiago egingo ez zuelarik, eta egoera honetan sagaratu egin zen 1933 urtean.

Beraz, gaur egun Urkiolako erdigunea osatzen duena eliza neomediebal handi amaigabea da dorre neoklasiko batez lagunduta.

Proiektuko eliza ondo nabarmentzen da: basilika formula bat, buru alde karratu etzana eta hiru nabe, askoz zabalago eta altuago handiena albokoak baino, hauek ibilbide modukoak gelditzen direla.

Buru aldea, lehen tartea eta behe nabe tarte bat gehiago soilik eraiki ziren. Ez atarikoa, santutegietan sinbolismo handia dutenak, ez harmaila bere alboetako 40 metroko dorre poligonal biekin, ez ziren igaro zimentarrien mailatik. Oin aldea bortxatzen duen dorrea, zorionez, ez zen eraitsi.

Zaharberritze moderno batek piska bat leundu du eraikitako aldea erabili ahal izateko egin zen itxidura estalkiaren garratza. Honek ostiko eta euskarri oso latzak agertzen zituen. Alde hau da gaur egun buru aldea, koruak jatorrizko buru aldea hartzen duelarik.

Urkiolako San Antoniotarren santutegia. Kanpandorrearen xehetasuna.

Saindutegian kalitate eta jatorri desberdinetako objektu erlijioso eta profano biltzen joan da museo erlijioso eta etnografiko txiki bat osatzeraino. Bilduma hauek kontrastea egiten dute tenpluaren txirotasunarekin, agirietan agertzen denez hainbat sutez hondatua izan dena.

San Antonio Abadearen eta San Antonio Paduakoaren tailak nabarmentzen dira, XVIII. mendekoak eta errokoko estilokoak, beirategi moderno baten aurrean ikusgarri daudenak. Guztiz Sainduaren kaperan badago beste San Anton erromanista bat, Amabirjina Haurrarekin eder baten estilokoa.

Jaiak eta ohiturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dokumentaziorik ere ez dagoen garaitik, antzinatik hala ere, gurtuak dira bertan San Antonio Abadea eta San Antonio Paduakoa, bata animalien zaindaria, urtarrilaren 17an jaia duena; besteak ekainaren 13an.

Inguruko mendi eta arroetan nahasten dira, gainera, sustrai sakoneko zenbait tradizio. Besteren artean, umeen eskaintza (beren pisua gariz, olioz edo argizariz osatutako erreskate sinbolikoz), urrixena (soroen emankortasunarengatik esker ekintza) eta ezkonduen jaia. Elizaren aurrean dagoen harri bitxi baten (meteoritoa delako ustea dago) inguruan bueltak emanik bikotekidea eskatzearen tradizioa ere badago.

Urkiolara bikotekide bila joateko ohiturak honako bertso edo kopla hau sorrarazi du:

« Neskazaharrak joaten dira
Urkiolara, Urkiolara,
Santuari eskatzera senar on bana,
senar on bana, konbeni bada.

Santuak esaten die,
buruakin ez, buruakin ez,
Zergaitik lehenago akordatu ez,
akordatu ez, orain batere ez.
»

Araba Bus sareko  lineak zerbitzua ematen dio santutegi honi:

 Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
18 Gasteiz
(unibertsitatea)
Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (geltokia)Gasteiz (Alas/Boulebard)DuraLukuUrbinaGoiainLegutioOtxandio (ospitalea)Otxandio (Anteparaluzeta)Abadiño (Amaitermin)Urkiola (santutegia)Urkiola (Santi Gaztelu)MañariaMañaria (Aldabarrena)Izurtza (Ortuzar)Izurtza (Eleizalde)Iurreta (Maspe) Durango
(Landako)

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa