Urkuluko dorrea

Koordenatuak: 43°02′45″N 1°14′28″W / 43.0457°N 1.24106°W / 43.0457; -1.24106
Wikipedia, Entziklopedia askea
Urkuluko dorrea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaOrbaizeta
Koordenatuak43°02′45″N 1°14′28″W / 43.0457°N 1.24106°W / 43.0457; -1.24106
Map
Arkitektura

Urkuluko dorrea Urkulu mendiko tontorrean dagoen erromatar dorrea da, Nafarroako Orbaizetan dagoena.

Historia

1976an Jean-Luc Tobie arkeologoak erromatar garaikoa zela esan zuen, k. a. I. mendean Akitaniaren konkista ospatzeko eraikia.[1] Eraikina konkistaturiko lurraldeen hegoaldeko muga osatzen zuen. 1990eko indusketa-lanetan erabilera hori berrestu zuen aldare bat topatu zuten. Dorreak Amustegi mendatea babesten zuen, Ab Asturica Burdigalam galtzadaren Iruñea eta Akize arteko tartean pasabidea zena.[2]

Kono-enbor itxurakoa, oinarrian 19,5 metroko diametro eta tontorrean 3,6 metrokoa ditu. Jatorrizko altuera 4,5 metrokoa omen zen. Hormen lodiera 2,6 metrokoa da eta barnealdean oraindik jatorrizko hargintzak dirau.[2]

Dorretik metro gutxietara XVIII. mendeko gotorlekua dago, 1793ko Konbentzio Gerran erabilia.

Erreferentziak

  1. Tobie, Jean-Luc. (1976). «La tour d'Urculu (Province de Navarre). Un trophée tour pyrénéen? Essay d'interpretation» Bulletin de la Societé des Sciences, Lettres et Arts de Bayonne (132): 43-62..
  2. a b Mezquíriz Irujo, María Ángeles. (2004). «La torre-trofeo de Urkulu» Trabajos de arqueología navarra 17 (132): 109-115. ISSN 0211-5174..
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Urkuluko dorrea Aldatu lotura Wikidatan


Arkitektura Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.