Urkuluko uharka

Koordenatuak: 43°01′22″N 2°28′43″W / 43.0228154°N 2.4784746°W / 43.0228154; -2.4784746
Wikipedia, Entziklopedia askea
Urkuluko urtegia» orritik birbideratua)
Urkulu
Motaurtegi
Geografia
Map
Koordenatuak43°01′22″N 2°28′43″W / 43.0228154°N 2.4784746°W / 43.0228154; -2.4784746
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
EskualdeaDebagoiena
UdalerriaAretxabaleta

Urkulu Gipuzkoako hego-mendebaldean dagoen urtegi bat da, Debagoieneko eskualdean eta Aretxabaletako udalerrian kokatua. Zehazki, Aretxabaletako Larrino, Aozaratza eta Goroeta auzoek eta Kortaburu, Markiategi eta Urrexola auzuneek inguratzen dute. Itsas mailatik 331-341 metro gorago dago.

1975ean eraikuntza lanak hasi ondoren, 1979an bete egin zuten, Urkulu ubidetik ur gehien jasoz, baina baita Bolibar erreka eta Arantzazuko arrotik ere.

Edukia 16.30 Hm³ da.

Mendiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguruko mendien artean iparradetik hegoaldera Orkatzategi (874 m), Ametzueta (807 m), Iruaitz (755 m) eta Kurtzebarri (1.133 m) ditugu.

Aretxabaleta eta Urkulu urtegia. Atzeko mendiak ezkerretik eskumara Aloña, Orkatzategi, Ametzueta eta Iruaitz.

Zuhaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingurune honetan, zuhaitzik ohikoenak haltzak, sahatsak, haritzak, lizarrak eta zumarrak dira.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urkuluko uharkaren ekialdeko ertza, Orkatzategi, Ametzueta eta Iruaitz mendiak eta barrenean Goroeta auzoa.

Ibilbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtegiaren perimetro osoak 7 kilometro ditu, "Urkuluko itzulia" izena duena. Urtegitik ateratzen dira beste bide batzuk ere, Kurtzeberri mendira inguratzera eta auzo hauetara doazenak: Oro, Larrino, Areantza, Bolinaga, Mendiola (Eskoriatza), Bedoña (Arrasate) eta Arantzazu (Oñati).[1]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "Urkulu, leiho irekia" (Aretxabaletako Udala, 2007).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


  1. «Topogida — Aretxabaletako Udala» www.aretxabaleta.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-19).