Urmia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Urmia

Urmia
Urmia hiriaren airetiko ikuspegia
Izen ofiziala ارومیه
Estatua IranIran
Probintzia Mendebaldeko Azerbaijan
Koordenatuak

37°33′19″N 45°04′21″E / 37.55528°N 45.07250°E / 37.55528; 45.07250Koordenatuak: 37°33′19″N 45°04′21″E / 37.55528°N 45.07250°E / 37.55528; 45.07250

Urmia non dagoen adierazten duen Iran-ko/-go/-eko mapa
Urmia
Garaiera 1340 m
Biztanleria 577.301 bizt. (2006)
Telefono aurrizkia ۰۴۴۱

Urmia[1] (persieraz, ارومیه, Orumijeh; azerbaijaneraz Urmu, Urumiyə; kurdueraz Wurmê), 1925-1929 bitartean Rezaiyeh, Irango ipar-mendebaldeko hiria. 2006. urtean 577.301 biztanle zituen; gehienak azeriarrak dira, eta gutxiengo kurduak, armeniarrak eta asiriar kristauak daude. Shahar ibaiaren gainaldean dago hiria, Urmia lakuatik 20 km mendebalderantz, Turkiako mugatik hurbil. Izenaren esanahiaz, "Uraren hiria" dela esaten dute.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zaratustra igarlea hiri honen inguruetan jaio omen zen.

Antzina, hiria persiarren leinuena izan zen, XII. mendera arte. 1184. urtean hiria seljuktarren esku geratu zen, eta, gerora, otomandarrek ere behin baino gehiagotan menderatu zuten, euren inperioaren ekialdeko mugan baitzegoen: hiriko arkitekturan eta ohituretan arrastoak utzi zituzten.

1835. urtean misio kristau bat ezarri zuten hirian. 1900. urterako biztanleen erdiak kristauak ziren, armeniarrak gehienbat, hirian erlijio-askatasuna zegoelako. Lehen Mundu Gerran jasan behar izan zuten hiriko unerik ilunena, otomandarren armadak eta errusiarrek milioi bat kristau erbesteratu eta hil zituztenean, XX. mendeko sarraskirik handienetariko batean. Gaur egun, biztanle gehienak musulmanak dira.

Gaur egungo biztanle gehienak kurdueraz hitz egiten duten islamdarrak dira.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Urmia (Orumiyeh))
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 2.6 4.8 10.4 16.8 22.2 27.5 31.2 31.0 27.1 20.1 12.2 5.7 17.6
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -6.1 -4.8 -0.1 5.2 9.1 12.9 16.6 15.9 11.5 6.6 1.4 -3.2 5.4
Pilatutako prezipitazioa (mm) 30.2 33.2 52.3 62.2 45.6 14.2 5.5 2.1 4.4 21.8 40.0 29.7 341.2
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 9.6 9.4 11.4 12.7 12.0 5.0 2.2 1.7 2.1 7.1 8.3 8.5 90
Iturria: [[2]]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Urmia