Urnieta
|
Urnieta |
|
|---|---|
| Izen ofiziala | Urnieta |
| Estatua Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Gipuzkoa Donostialdea |
| Alkatea | Mikel Pagola Tolosa (EAJ) |
| Herritarra | urnietar |
| Koordenatuak | 43°14′52″N 1°59′30″W / 43.24778°N 1.99167°WKoordenatuak: 43°14′52″N 1°59′30″W / 43.24778°N 1.99167°W |
| Eremua | 22,4 km2 |
| Garaiera | 15-820 m |
| Distantzia | 11 km Donostiara |
| Posta kodea | 20130 |
| Biztanleria | 6.167 bizt. (2011) |
| Dentsitatea | 275,31 bizt./km² |
| Sorrera | 1615 uztailaren 15 |
| http://www.urnieta.org/ | |
Urnieta Gipuzkoako Donostialdea eta Buruntzaldea eskualdeetako udalerria da. INEren arabera, 2008. urteko urtarrilaren 1ean 6.065 biztanle zituen, horietako 3.084 gizonezkoak eta 2.981 emakumezkoak.
Mugakideak: Hernani iparralde eta ipar-ekialdean, Lasarte-Oria ipar-mendebaldean, Andoain mendebaldean eta hego-mendebaldean, eta Elduain hegoaldean.
Eduki-taula |
Terminologia [aldatu]
Urnieta –eta atzizkia duen terminoa da, euskal terminologian hain arrunta dena eta -ko lekua esanahia duena. Urni-k, ordea, esanahi ezezaguna dauka. Nafarroan Urniza izeneko herri bat dago, Urni hitza –(t)za atzizkiari lotua dagoena, eta oparotasuna esan nahi duena. Hala ere, bi kasu hauetan ez dago batere argi Urni hitzaren esanahia, euskaran ez baita agertzen horrelako hitzik. Hori dela eta, hainbat teoria daude Urni hitzaren esanahiari buruz.
Hauen artean guztietan hedatuena Burnieta hitzetik datorrena da (burdin-lekua esanahiarekin), hau da, burdina hitzetik Urni hitza datorrela uste da. Teoria hau Justo Garatek proposatu zuen, etaJulio Caro Barojaren babesa eduki zuen horretan.
Hala ere, Koldo Mitxelena filologoak argitaratutako teoria batek aurreko hori desegin egin zuen. Horrek burni hitza burdin hitzaren aldaera modernoa dela dio, eta burdinaz hitz egiten denean burdin terminoa erabili ohi dela (burni erabili beharrean). Gainera, Urnieta eta burdinaren arteko erlazio garrantzitsurik ezin da aurkitu, izan ere Urnietan mineral hau izan denik ez da ezagutzen. Urnietak burdinola garrantzitsua izan zuen, baina herrigunetik nahiko urrun kokatuta zegoena, oraingo Lasarte-Oria herrian hain zuzen ere.
Beste teoria batzuekin Urnieta herriaren izena ur (ura) terminoarekin lotzen saiatu dira. XIX. Mendeko autore askok (Sebastian Miñanok, Juan Ignazio Iztuetak, Nikolas Soraluzek eta abarrek Urnieta hitza Uroneta hitzetik eratorria dela behin eta berriz zioten, ur onen lekua esanahia duena, Urnietan dauden errekatxoen kantitatea dela eta. Teoria hori ez da guztiz zentzugabea, baina azterketa filologikoekin duen erlazio txikia dela eta herri etimologiarekin lotua izan da.
Teresa Amuategik Urnietari buruzko bere liburuan, eta Done Jakue bideko bigarren mailako geldialdia dela eta, lur sail uhinduen lekua bezala erlazionatua izan da, edota mendi edo muino ugariko ingurua bezala.
Urnieta izena euskaraz zein gazteleraz berdin idazten da, eta Urnietako biztanleei urnietar deritze.
Ekonomia [aldatu]
Urnietan dauden hainbat enpresak 50 langile baino gehiago dute, Euskal Industri Katalogoaren arabera.
- Ambulancias Gipuzkoa: anbulantzia zerbitzua [1]
- Groupe SEB Ibérica: etxetresna elektrikoak [2].
- Ingeniería y Montajes Eléctricos Aduna: instalazio elektrikoak [3]
- Iparlat: esnea eta esnekiak [4]
- Metalocaucho (MTC): kautxu eta metalezko piezak [5]
Demografia [aldatu]
| 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2009 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 2.058 | 2.235 | 2.097 | 2.230 | 2.414 | 2.597 | 3.574 | 10.221 | 12.520 | 4.399 | 5.518 | 6.135 |
Urnietako ereserkia [aldatu]
1999. urtean sorturiko ereserkia da, eta letra Aitor Mendiluzek sortu zuen, Iñigo Peñaren musikarekin. Horiez gain, urnietar ugarik lagundu zuten ereserkia egiten.
Ereserkia Urnietaren historiako gertakizunen laburpena da:
Adarraren babes goxo pean
Dagoen herri eder berezia,
Euskadiren historian zehar
Hainbat uneren testigu bizia,
Iragana garrantzitsua dauka
Etorkizuna ongi merezia,
Geroaren bila doan herri bat da
Gure altxor nagusia.
Kale eta baserri,
Bere soineko ongi eratua,
Inguruko mendiek
Jantzi eta mugatua,
Bere izena eta izana
Bere herritarrekin edertua.
Gora Urnieta!
Gora Urnieta!
Gure ametsen bizilekua!
Herria erre zuen
Behin karlisten gerrak,
Bi urtez hustu zuen
Egindako okerrak.
Baina urnietarrak
Ez ziren alferrak,
Orain bizirik dago herritar
Zintzo haiei eskerrak.
Herritarren lanak jaso zuen
Berriro gure Urnieta kuttuna,
Denborarekin bihurtu dena
Gaur egun guk
Ezagutzen duguna,
Eta denborak aldatuta ere
Gurea da bere etorkizuna
Gure barruan gorderik dugulako
Bere herri nortasuna.
Kale eta baserri,
Bere soineko ongi eratua,
Inguruko mendiek
Jantzi eta mugatua,
Bere izena eta izana
Bere herritarrekin edertua.
Gora Urnieta!
Gora Urnieta!
Gure ametsen bizilekua!
Urnietar ospetsuak [aldatu]
- Mari Jose Sardon (1973): judoka, Espainiako txapelduna bederatzi aldiz. Harrijasotzaile bezala ere lorpen nabarmenak lortu ditu. Gainera, sambo modalitatean Munduko Txapelduna izatea lortu zuen 2001. urtean.
- Jose Ignazio Lizeaga (1959): Euzko Alderdi Jeltzale (EAJ)-ko politikaria. Urnietako alkate izan zen 1991. urtetik 1999. urte bitartean, baita Espainiako senatari ere (2000-2001).
- Jose Manuel Martiarena (1946): EAJko politikaria. 1979. eta 1991. urteen artean alkate izan zen, Eusko Legebiltzarreko kidea (1984-86 eta 1990-91), Eusko Jaurlaritzako Barne Saileko kontseilariordea (1991-98), Barne saileko sailburua zenbait hilabetez (11-98/01-99) eta Espainiako senatari (1999-2001).
- Mikel Atxaga (1932-2009): euskal kazetari eta idazlea.
- Lurdes Iriondo (1937-2005): kantautore eta idazlea.
- Xabier Lete (1944-2010): idazle, poeta eta kantaria. Oiartzunen jaioa, Urnietan bizi izan zen.
- Plazido Muxika (1906-1982): apaiza eta idazlea. Zenbait hiztegi garrantzitsuren sortzaile.
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- In-formatzen proiektua Ikaskuntzako Zerbitzua hurrengo herrientzat egokitua: Beterri, Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil
- Urnietako Udala
- Egape Ikastola Haur hezkuntza (3, 4 eta 5 urteko haurrak), Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza.
- Urnietako Salesiar Ikastetxea Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta Lanbide Heziketa Formakuntzarako Ikastetxea.
- Urnietako Haureskola
- Presentacion de Maria Ikastetxea Haur eskola, Haur hezkuntza eta Lehen Hezkuntza.
- Sarobe Arte eszeniko gunea
|
|||||||