Urre

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Urrea
79 PlatinoaUrreaMerkurioa
Ag

Au

Rg
Au-TableImage.png
Orokorra
Izena, Ikurra, Zenbakia Urrea, Au, 79
Serie kimikoa Trantsizio-metalak
Taldea, periodoa, orbitala 11, 6, d
Itxura Kolore hori metalikoa
Urrea
Masa atomikoa 196,96655 g/mol
Konfigurazio elektronikoa Xe 4f14 5d10 6s1
Elektroiak orbitaleko 2, 8, 18, 32, 18, 1
Propietate fisikoak
Egoera solido
Dentsitatea (0 °C, 101,325 kPa)
19,3 g/L
Urtze-puntua 1337,33 K
(1064,18 °C, 1947,52 °F)
Irakite-puntua 3129 K
(2856 °C, 5173 °F)
Urtze-entalpia 12,55 kJ·mol−1
Irakite-entalpia 324 kJ·mol−1
Bero espezifikoa (25 °C) 25,418 J·mol−1·K−1
Lurrun-presioa
P/Pa 1 10 100 1 k 10 k 100 k
T/K 1646 1814 2021 2281 2620 3078
Propietate atomikoak
Kristal-egitura kubikoa
Oxidazio-zenbakia(k) 3, 1
Elektronegatibotasuna 2,54 (Paulingen eskala)
Ionizazio-potentziala 1.a: 890,1 kJ/mol
2.a: 1980 kJ/mol
Erradio atomikoa
(batezbestekoa)
135 pm
Erradio atomikoa
(kalkulatua)
174 pm
Erradio kobalentea 144 pm
Van der Waalsen erradioa 166 pm
Datu gehiago
Eroankortasun termikoa (300 K) 318 W·m−1·K−1
Soinuaren abiadura (298,15 K) 317,5 m/s
Isotopo egonkorrenak
Artikulu nagusia: urrearen isotopoak
iso UE Sd-P D DE (MeV) DP
195Hg Sintetikoa 186,10 u ε 0,227 195Pt
196Hg Sintetikoa 6,183 u ε 1,510 196Pt
β 0,686 196Hg
197Hg  %100 Au egonkorra da 118 neutroirekin
198Hg Sintetikoa 2,69517 u β 1,372 198Hg
199Hg Sintetikoa 3,169 u β 0,492 199Hg
Erreferentziak

Urrea elementu kimiko bat da, Au ikurra (Aurum, latinezko izena) eta 79 zenbaki atomikoa dituena. Hori distiratsua da, urak, aireak eta azidoek erasotzen ez diotena.

Mendez mende urrea diru gisa, balioen gordailu gisa eta bitxigintzan erabili da, maiz zilarra, kobrea, nikela, eta zinka elkartuz lortzen den metal nahastura eran. Metal preziatu hau pipita edo garau moduan agertzen da arroketan, lurrazpiko zainetan eta biltegi alubialetan. Urrea dentsoa, biguna, distiratsua eta ezagutzen den metalik xaflakor eta harikorrena da. Urre puruak kolore hori distiratsua dauka. Bitxigintzan nahiz odontologian erabiltzen da.

Ezaugarri fisiko-kimikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Metal astuna da, 19,3 gr/cm3-ko dentsitatea du, eta den metalik harikor eta xaflakorrena da, hainbesteraino non mikrometro bateko xafletan ere bana daitekeen. 1.063 Â°C-an urtzen da, eta 2.600 Â°C-an lurruntzen. Urak eta aireak ez diote erasotzen, ezta azidoek ere; bai ordea, oxidatzaile indartsuek, gai halogenoek esate baterako. Beroaren eta elektrizitatearen eroale ona da urrea. Aqua regia-k erasotzen du osagarri duen kloroarengatik eta merkuriotan disolbatzen da.

Kimikoki, urrea trantsizio-metal tribalente eta unibalentea da. Ez du erreakzionatzen konposatu kimiko askorekin, baina kloroak, fluorrak, aqua regia-k eta zianuroak eraso egiten diote. Urrea ez da disolbatzen azido nitrikotan (zilarra eta metal basikoak bai); hain zuzen, ezaugarri horixe da urrea birfintzeko teknika baten oinarria. Azido nitrikoa urrearen presentzia baieztatzeko erabili izan da, eta lagunartean erabiltzen den "azidoaren testa" terminoa, zerbaitek benetako balioa daukala adierazteko erabiltzen dena, hortik dator.

Izadian maizenik hondarrarekin nahasturik edo zainetan agertzen da. Arazketa eta amalgamazio bidez lortzen da, eta elektrolisiaren bidez garbitzen.

Urrearen ekonomia eta aplikazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urre xafla meheak erabiltzen dira halaber hainbat gauza urre kolorez apaintzeko (koadroen markoak eta liburuen azalak, esaterako). Elektrolisiaren bidez beste metalei urre kolorea emateko ere erabiltzen da, eta baita, besteak beste, osagai elektronikoak egiteko, zeramikagintzan, eta, 198 isotopo erradioaktiboa badu, minbiziaren kontra. Urrea garbia dela esaten da 24 kilate dituenean. Bitxigintzan erabiltzen diren aleazioek 10/24, 14/24 eta 18/24 erlazioa izaten dute urre pisutan. Munduko urre ekoizle nagusiak Hegoafrika, Errusia, Kanada, Estatu Batuak, Japonia eta Australia dira.

Antzinatik erabili izan da urrea txanponak egiteko. Erdi Aroan urre eskasia zela eta, zilarra nagusitu zen mendebalean, nahiz eta XVIII. mendean zilarrarekin batera erabili izan zen (bimetalismoa). XIX. mendearen azken urteetan eta XX. mendearen aurreneko urteetan urre meategi berriak aurkitu ziren Kalifornian, Australian, Hegoafrikan, Alaskan eta Transvaalen, besteak beste.

Urre-patroia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Urre-patroi»

Urre-patroia edo Gold standard izenekoa Lehen Mundu Gerra amaitu ondoren bertan behera utzi zen. 1929. urtean izan zen krisiaren ondorioz izan ziren prezioen beherakaden ondoren, urrearen balioa areagotu egin zen, eta haren ekoizpena asko handitu zen. Estatu Batuak bilakatu ziren urre erosle nagusiak; hala, 1934. urtean 35 dolarretan finkatu zuten urre-ontza bakoitzeko prezioa, eta prezio hartan edozein urre kopuru erosteko edo saltzeko konpromisoa hartu zuen. 1971. urtetik aurrera urrearen eta dolarraren trukagarritasuna bertan behera utzi zen, eta 1974. urtean, lehen petrolio krisia izan zenean alegia, urrearen prezioa ontzako 200 dolarrera igo zen. Gaur egun banku zentralen erreserba aktibo nagusienetakoa da, eta batik bat Zurich eta Londresko merkatuetan salerosten da.

Urrearen inguruko esaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Urruneko eltzea urrez, etxera orduko lurrez .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Urre Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]