Urrezko Horda

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Urrezko Horda
Зүчийн улс

1240ko hamarkada – 1502
Monarkia absolutua
Golden Horde flag 1339.svg
GoldenHorde1300.png
Hordaren hedapena c. 1300
Hiriburua Sarai Batu
Hizkuntza(k) Mongoliera (aristokrazia)
Kypchak hizkuntzak (herria)
Erlijioa Tengrismo, Xamanismo, Islam, Kristautasun, Judaismo, Tibetar budismo
(1240–1313)
Islam (erlijio ofiziala)
(1313–1502)
Eremua 6.000.000 km2
Aurrekoak
[[Image:|border|20px]] Mongoldar Inperioa
Flag of None.svg Kumaniar-Kiptxak Konfederazioa
Flag of None.svg Volgako Bulgaria
Ondorengoak
Krimeako khanerria Gerae-tamga.svg
Qasimgo khanerria Flag of None.svg
Kazango khanerria Flag of None.svg
Kazakhiarren khanerria Kazakh Khanate.svg
Uzbekiarren khanerria Flag of None.svg
Astrakango khanerria Flag of None.svg
Sibirreko khanerria Flag of None.svg
Khivako khanerria Flag of None.svg
Timuridoen dinastia Timurid.svg

Urrezko Horda[1] (mongolieraz: Алтан ОрдAltan Ord; tatareraz: Altın Urda; errusieraz: Золотая ОрдаZolotaya Orda) Mongolen Inperioaren mendebaldean, egungo Errusian, Ukrainan, Moldavian, Kazakhstanen eta Kaukaso aldean, 1240ko hamarkadan osatu zen khanerria izan zen.

Urrezko Horda errusiarrek XVI. mendetik aurrera erabilitako esapidea da. Arabiarrek eta pertsiarrek Ulus Juchi edo Kipchakeko khanerri deitzen zioten.

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Genghis Khan hildakoan mongolen inperioa lau semeren artean banandu zen. Mendebaldean mongolek okupatutako lurrak, egungo Errusia eta Kazakhstan, seme zaharrenek jaso zituzten: Horda Urdinaren buru bihurtuko zen Batuk, eta Horda Zuriaren buru bilakatuko zen Ordak.

Batuk, Subedei jeneral bikaina lagun, mendebalderago konkistatzeari ekin zion. Baskirak eta Volgako bulgariarrak azpiratu zituen 1236an. Hortik, egungo Ukrainako hegoaldeko estepak bereganatu zituen, kumanoak mendebaldera joanaraziz. Gero iparralderantz jo zuen, eta 1240an Kiev arpilatu eta suntsitu zuen[2]. Hiru urtez Batuk errusiar printzerri nagusiak konkistatu zituen.

Ondoren, kumanoen migrazioa aitzakia zuela, are mendebalderago egin zuen. Polonia eta Hungaria arpilatu zituen, Legnikako eta Muhiko borroketan. Nolanahi ere, 1241ean, Ögedei Khan Handia hil zen Mongolian. Vienako setiotik itzuli behar izan zuen Batuk ondorengotzari buruzko eztabaidetan parte hartzeko, Pest suntsitu eta Bulgaria menperatu ondoren. Batuk Sarai hirian kokatu zuen Urrezko Hordaren hiriburua, Volga ibaiaren behealdean, khazarren Atil hiriburutik hurbil.

Möngke Khan hil ondoren (1259), Kublai Khan eta Ariq Bökeren arteko gatazkak mongolen inperioaren batasunari amaiera ekarri zion. Berehala, 1262an, Berke Khan buru zuen Urrezko Horda eta Hulagu Khan buru zuen Ilkhanerriaren arteko borroka piztu zen. Ondoren, Urrezko Horda estatu independente bilakatu zen.

Une gorenean Urrezko Hordak europar Errusiaren gehiena hartzen zuen barne, Karpatoetatik Uraletaraino, eta ekialderantz Siberiaren zati handi bat ere. Hegoaldean Itsaso Beltza, Kaukaso eta Ilkhanerriarekin zuen muga. XV. mendean khanerri txikiagotan (garrantzitsuenak Krimea, Astrakhan eta Kazan) zatitu zen. 1502an Krimeako khanerriak Urrezko Hordaren azken hondarrak suntsitu zituen[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Euskaltzaindia (2008-05-30), 154. araua: Europako eskualde historiko-politiko nagusiak, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0154.pdf .
  2. a b Golden Horde Encyclopædia Britannica. Encyclopædia Britannica Online. Encyclopædia Britannica Inc., 2012. Web. 2012ko ekainak 7
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Urrezko Horda Aldatu lotura Wikidatan