Urrezko Horusen izena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Unis

Urrezko Horusen izena edo Hor-Nub izena:

G8

Egiptoko Inperio Ertainean, XI eta XII. dinastiatan, faraoiek bost titulu jasotzen zituzten. Jaiotza izenari, beste lau gehitzen zizkioten tronura igotzen zirenean. Honako hauek ziren:

Horusen izena, Nebtyren izena, Urrezko Horusen izena edo Hor-Nub izena, Tronu izena eta Jaiotza izena edo Sa-Ra izena.

Hor-Nub izena, Horus jainkoaren egiptoar hieroglifoarekin irudikatzen zen (Hor: belatz bat) urrearen ikurraren gainean pausatua dagoena (Nub: lepoko bat zintzilikarioekin) gehi faraoiari emandako epitetoa.

Denek I. dinastian, bere Horusen izena, urrearen ikur egiptoarrarekin lotu zuen. Djoserrek, III. dinastian jada erabili zuen Urrezko Horusen izena.

Inperio Ertainean izan zen titulu hau behin betiko gehitu zena.

Urrezko Horusen izena eta eta Nebtyren izena, faraoiek gutxien erabili zituzten tituluak izan ziren.