Urrezko domina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Urrezko domina

Urrezko domina zenbait kirol lehiaketetan (ohi atletismoan baina baita beste kirol batzuetan ere, batez ere nazioarteko lehiaketetan) txapeldunari ematen zaion domina da. Domina hau ematen den kirol lehiaketetako bat Olinpiar Jokoak dira.

Bigarren eta hirugarren postuan amaitzen dutenek, berriz, hurrenez hurren zilarrezko domina eta brontzezko domina jasotzen dute.

Aro Modernoko lehen Olinpiar Jokoetan txapeldunak zilarrezko domina eta txapeldunordeak brontzezkoa jasotzen zuten.

Kirolarekin zerikusirik ez duten gaietan ere ematen dira urrezko dominak:

  • Erakune akademikoren batzuk ere, bereziki unibertsitateek, promozioko ikaslerik hoberenari urrezko domina bat ematen diote.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Urrezko domina Aldatu lotura Wikidatan