Urriko Iraultza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
1920an Boris Kustodievek margotutako Iraultza Boltxevikearen irudia.

Urriko Iraultza edo Iraultza Boltxevikea (batzuetan ere Azaroko Iraultza, Mendebaldeko egutegiaren arabera azaroan gertatu baitzen) 1917ko Errusiako Iraultzaren bigarren urratsa izan zen, lehenengoa Otsaileko Iraultza zen eta.

Vladimir Leninen agindupean, Boltxevikeak, Mentxevikeak, Ezkerreko Sozialista-Iraultzaileak eta anarkistak batu ziren historiako lehen iraultza komunista burutzeko. Petrograd hiriko ekimen iraultzaile garrantzitsuak Leon Trotski buru zuen Petrogradeko Sobiet eta Adolph Joffe buru zuen Komite Militar Iraultzailearen menpe zeuden.

Errusiako behin-behineko gobernuari boterea odol isurikirik gabe kendu zioten, herrialdeko populazio gehienarengan Lehen Mundu Gerrak eragiten zuen egoera latza zela medio. Agintea bereganatuta, Alemaniarekin Brest-Litovsk hitzarmena sinatu zen 1918ko martxoaren 3an. Honela, Errusiako parte-hartzea Lehen Mundu Gerran amaitu zen. Bide batez Finlandia, Estonia, Letonia, Lituania eta Poloniaren independentzia ekarri zuen, nahita ez izan arren.

Tsarren menpeko lurralde guztietan onarturik izateko arazoak izan zituen gobernu berriak. Gainera, Lehen Mundu Gerra bukatutakoan, Mendebaldeko herrialdeek iraultzaileen kontrako nazioarteko armada (Armada Zuria) bidali zuten Errusiara, Errusiako Gerra Zibila eraginez (1918-1920). Hala ere, Trotskik prestatutako Armada Gorriak garaitu zuen, independentzia lortu zuten hainbat herrialde (hala nola Ukraina) berriro Moskuren mende jarriz.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Urriko Iraultza Aldatu lotura Wikidatan