Urruña

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Urruña

 Lapurdi
Urruñako Jondoni Bixintxo eliza.
Urruñako Jondoni Bixintxo eliza.

Urruñako armarria

Izen ofiziala Urrugne
Estatua
Eskualdea
Departamendua
Barrutia
Kantonamendua
Frantzia
Akitania
Pirinio Atlantikoak (64)
Baiona
Hendaia
Alkatea Odile de Coral (2008-2014)
Herritarra urruñar
Koordenatuak 43°21′N 1°41′W / 43.350°N 1.683°W / 43.350; -1.683Koordenatuak: 43°21′N 1°41′W / 43.350°N 1.683°W / 43.350; -1.683

Urruña kokapena lapurdi.jpg

Eremua 50,57 km2
Garaiera 0-880 m
Distantzia 27 km Baionara
Posta kodea 64122
INSEE kodea 64545
Biztanleria 7.668 bizt.
Dentsitatea 151,63 bizt./km²
http://www.urrugne.com

Urruña Lapurdiko kostaldeko udalerria da, Lapurdi Itsasegian kokaturikoa.

Eduki-taula

Geografia[aldatu]

Ingurune naturala[aldatu]

Hainbat erreka igarotzen dira udalerriko lurretatik: Untxin, kostaldeko errekastoa, Donibane Lohizuneko badian itsasoratzen dena (baita horren ibaiadarra den Arola erreka, azken hau udalerriko lurretan bertan Andureta errekak elikatzen duelarik); Bidasoa eta Urdazuriren ibaiadarra den Ibardin erreka, azken horren ibaiadarra den Insola errekarekin batera.

Udalerriko lurren mugan dago kokaturik Ibardingo lepoa (317 m).

Udalerri mugakideak[aldatu]

Sarbideak[aldatu]

Urruña, Ziburu eta Hendaia arteko 10. bide nazionalak, Bordele muga arteko A63 autopistak (Urrunãk 2. irteera du) eta Irun eta Paris lotzen dituen trenbideak zeharkatzen dute.

Etxeak eta Auzoak[aldatu]

  • Zubernoa
  • Herburu
  • Aizpuru
  • Plaza
  • Herbarren
  • Olheta
  • Larrun
  • Manddale
  • Mendiondo
  • Pausu
  • Serres
  • Antziola
  • Kexiloa
  • Legartze
  • Mendi xoko
  • Unabaita
  • Zokoa

Historia[aldatu]

Urruña, Bidasoa eta Urdazuri ibaien arteko parrokia bakarra izan zen, eta Urtubiako jaunak denbora eta espiritu-jurisdikzioa zuen bertan. Ziburuk 1555. urtean lortu zuen autonomia erlijiosoa eta Hendaiak 1598an.

Urtubiako etxea bizkonderri bihurtu zen 1654an. Haren jabetzen artean, Urruña, Donibane Lohizune, Pausu, Zokoa eta Ziburuko hainbat mahasti, baso, lur, errota eta etxeak zeuden.

Independentzia erlijiosoa lortu ostean, zenbait herri Urruñatik banatzen joan ziren: 1574an Ziburu banatu zen, 1603an Biriatu eta 1654an Hendaia.

1790. urtean, Frantziako Iraultzaren ondorioz ezarritako paisaia administratibo berrian, Urruña, bere burua, Hendaia eta Biriatu barneratzen zituen kantonamendu baten burua izan zen, Uztaritzeko barrutiaren menekoa.

Napoleondar Gerretako monumentu izendaturiko lau gotorleku daude (Emigranteena[1], Baioneta[2], Bortuste[3] eta Luis XIV.a[4]), horietariko bat (Luis XIV.a) udalerriak Biriaturekin duen mugan.

Demografia[aldatu]

Biztanleriaren bilakaera
1793 1800 1806 1821 1831 1836 1841 1846 1851
2.134 2.090 2.444 1.892 3.067 3.478 3.630 3.633 3.685
1856 1861 1866 1872 1876 1881 1886 1891 1896
3.578 3.566 3.810 3.390 3.629 3.710 3.831 3.819 3.666
1901 1906 1911 1921 1926 1931 1936 1946 1954
3.003 3.048 3.348 3.360 3.739 3.786 3.577 3.514 3.879
1962 1968 1975 1982 1990 1999 2009 - -
3.922 4.245 4.571 4.894 6.098 7.043 8.427 - -

Oharra: 2009ko biztanleria INSEEk emaniko behin-behineko datua da

Politika[aldatu]

Alkatea Agintaldia Alderdia
Bernard de Coral 1929-1940 FR
Bernard de Coral 1940-1965
Daniel Poulou 1995-2001 RPR
Daniel Poulou 2001-2002 RPR
Léon Marin 2002-2008 DVD
Odile de Coral 2008-2014 DVD

Ondarea[aldatu]

  • San Bixintxo eliza: XI. mendean eraikia eta XVI.ean berreraikia Jondoni Bixintxo Xaintesekoari eskainia, ezkila dorrean eguzki-ordularia du atsotitz bat daramana: VULNERANT OMNES, ULTIMA NECAT (Guziek zauritzen, azkenekoak hiltzen, Sarako elizaren berdina baina latinez)
  • Urtubiako gaztelua, XIV, XVI eta XVII. mendeetan eraikia
  • Ama Sokorrikoaren Kapera: XVIII. mendekoa eta hilarri borobilez inguratua
  • Urruñako itsasertzeko bidea

Hiri senidetuak[aldatu]

Urruñar ospetsuak[aldatu]

Ikus, gainera[aldatu]

Erreferentziak[aldatu]

Kanpo loturak[aldatu]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Urruña
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa


  • Urruñako webgune ofiziala (Euskaraz) (Frantsesez) (Ingelesez) (Gaztelaniaz)
  • Joseba Aurkenerena: Urruñako haurren izenak aztergai (Euskaraz)[1]
  • Joseba Aurkenerena: Iduzkilore antzerkia Urruñan zentsuratua (Euskaraz)[2]
  • Joseba Aurkenerena: Daniela Albizu, Urruñako idazle sutsua (Euskaraz)[3]
  • Joseba Aurkenerena: Gerard Urrutia urruñarra kanta-kantari (Euskaraz)[4]
  • Joseba Aurkenerena: Jean Fourcade, Urruñako historian aditua (Euskaraz)[5]
  • Joseba Aurkenerena: Inma Gomila gogoan (Euskaraz)[6]
  • Joseba Aurkenerena: Urruñako ihauteria eta belaunaldi berriak (Euskaraz)[7]
  • Joseba Aurkenerena: Urruñako Kabalkada-Zintzarrotsa abiatzen hasia (Euskaraz)[8]
  • Joseba Aurkenerena: Kuxkuxtu txaranga euskal bazterrak pizten(Euskaraz)[9]
  • Joseba Aurkenerena: Urruñako etxe izenen azterketa (Euskaraz)[10]