Urs Jaeggi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Urs Jaeggi

Bizitza
JaiotzaSolothurn1931ko ekainaren 23a
Herrialdea Suitza
HeriotzaBerlin2021eko otsailaren 13a (89 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hezkuntza-mailaZientzia Politikoetan doktorea
HizkuntzakSwiss High German (en) Itzuli
alemana
Jarduerak
Jarduerakeskultorea, margolaria, unibertsitateko irakaslea, idazlea eta soziologoa
Enplegatzailea(k)Berlingo Unibertsitate Librea
Bernako Unibertsitatea
Ruhr University Bochum (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaPEN Centre Germany (en) Itzuli

Urs Jaeggi (Solothurn, 1931ko ekainaren 23a) suitzar idazle, soziologo eta margolaria da. Ekonomia- eta soziologia-ikasketak egin zituen Genevan, Bernan eta Berlinen. 1959an lortu zuen doktoregoa, eta 1966an soziologiako katedra eskuratu zuen Berlineko Unibertsitate Librean. Bere literatura-lanez gainera, lan zientifiko ugari argitaratu du. 1981ean Ingeborg Bachmann saria jaso zuen. Bere literaturan fikzioa eta gogoeta nahasten dira, eta protagonistak intelektualak izan ohi dira gehienetan. Beren lehen nobelan, Die Konplizen (1964, Konplizeak) inguru burgesa kritikatu zuen; ondorengoetan, Brandeis (1978, Izotz goria), Grundrisse (1981, Zirriborroak), eta Rimpler (1987, Rimpler) nobeletan, bere garaiko gertaera sozial eta politikoak deskribatu zituen: lehendabizikoan, 60ko hamarkadako ikasleen matxinada, soziologiako irakasle baten ikuspuntutik; bigarrenean Berlingo hiriarekin batera protagonistek jasaten duen krisialdia kontatzen da; eta hirugarrenean, gaixorik dagoen protagonista ohartzen da gizartean ez dagoela biktimentzat tokirik. Beste lan aipagarri batzuk: Die Wohltaten des Mondes (1963, Ilargiaren mesedeak) kontakizun liburua; Literatura und Politik (1972, Literatura eta Politika) eta Was auf den Tisch kommt, wird gegessen (1981, Mahaira ateratzen dena jan egin behar da) saiakerak, eta Versuch über den Verrat (1984, Saldukeriari buruzko saiakera) autobiografia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]